2020(e)ko apirilaren 23(a), osteguna

ETXEALDITIK EUSKARALDIRA



Euskaraldiak martxan jarri du Etxealditik Euskaraldira ekimena apirilaren 20tik aurrera. Egunerokoan etxean sortzen diren egoeretan euskararen erabilera sustatzeko zazpi ideia-proposamenek osatuko dute ekimena. Goizero-goizero Euskaraldiko sare sozialetan bideo labur eta mezu bidez emango dira parte hartzeko jarraibideak.

Hasteko, etxeetako leiho eta balkoietan koloretako puntu bat jartzea proposatzen dizuegu, ekimenean parte hartzen ari garela adierazteko.
Marraztu EUSKARALDIKO puntu bat nahi duzun kolore eta tamainan
 Atera familia-argazkia puntuarekin. Argazkia atera eta partekatu sare sozialetan. Ez ahaztu @euskaraldia aipatu eta #EtxealditikEuskaraldira traola erabiltzen!
  Eta ez ahaztu: jarri puntua zure balkoi edo leihoan.
 Informazio gehiago ELGOIBAR IKASTOLA-ko web gunean. 
Kolorez bete ditzagun balkoiak, euskararekin bete ditzagun etxeak!
Euskaraz gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina