2020(e)ko otsailaren 20(a), osteguna

BESTE GURASO BATEN BISITA!!

Kaixo denoi!

Beno, beno....inauteriak gertu ditugu bai eta topera gabiltza dantza eta kantekin baina atsedentxo bat ez dator gaizki eta horretarako.....guraso baten bisita izan genuen atzo goizean!




Ines etorri zitzaigun bere lanbidea azaltzera. Ines dentista da eta hainbat gauza erakutsi zizkigun:

Hortzak garbitzearen garrantziaz hitz egin zigun, izan ere, ez baditugu ondo garbitzen, txantxar edo kariesak sortu daitezke!   Hortzak ez baditugu ondo garbitzen, janaria pilatzen zaigu hortzen artean eta gauean ahoan ditugun bitxito txiki txiki txikiak janari hori jaten hasten omen dira eta hortzak ere bai!!!  Beraz, hortzak ondo garbitzera!  Egunean hiru aldiz eta ez ahaztu mingaina ere ondo garbitu behar dela!




















Bere lantokian erabiltzen dituen materialen berri ere eman zigun, eta ikusteko ekarri zizkigun ispilu txiki bat eta zenbat zikin dagoen ikusteko laguntzen dion beste tresna bat.






Bukatzeko, marrazki polit bat prestatu zigun margotzeko!

Mila esker zure bisitarengatik Ines, oso interesgarria izan da guztia eta pozik entzun ditugu azalpenak.


2020(e)ko otsailaren 7(a), ostirala

INAUTERIAK 2020


Otsailak 21, Inauteriak

Badatoz Inauteriak eta urtero bezala, eguraldiak laguntzen badu HH eta LHko haurrak kalejiran irtengo dira. 

15:15ean Ikastolan hasi eta plazan amaituko da 16:30ean. Euria egingo balu Ikastolan ospatuko litzateke.

Gogoratu gure jantzia nolakoa den!





2020(e)ko otsailaren 6(a), osteguna

GURASO BISITA!

    Aupa denoi!

    Ederra arratsaldea pasa genuena atzo!

    Mirenen bisitarekin eskulan polit bat egiteko aukera izan genuen.   Animalien gaian murgilduta gaudenez, Mirenek animalitxo bat egitea proposatu zigun. Bere familian "Txiki" izeneko dordoka bat dutenez, hainbat kontu kontatu zizkigun eta harrituta gelditu ginen zenbat urte zituen esan zigunean..... ba al dakizue zenbat??? Ba... 22 urte! Bai bai... 
Gauza pila bat jaten omen ditu eta gehien gustatzen zaizkonak langostinoak  omen dira! Horrela jan eta gero urte pila bat egitera iritsiko da, noski! 

Ba hona hemen dordoka bat egiteko erabili genuen materiala:
    - Arrautza kaxa
    - Rotulkiak
    - Dordokaren gorputzaren irudia.
    - Begitxoak
    - Kola

Begira zein politak gelditu zitzaizkigun gure dordokatxoak!









Eskerrik asko Miren! Izugarri ongi pasa dugu!

BALIOAK LANTZEN




Kaixo lagunok!
Hilabete honetan beste balio bat lantzen aritu gara.  Jakin-mina/ interesa eta ordena/higienea izan dira bultzatu nahi izan ditugunak.  Horretarako, guztion artean bizkotxo goxo bat egin dugu!
Bizkotxoa egiteko osagai hauek behar izan ditugu eta eskuak ondo ondo garbitu ondoren,  pausoz pauso, errezeta hau jarraitu dugu emaitza ezin hobea emanez!


  • 3 arrautza 
  • 200 gr irin
  • 200 gr azukre
  • Legamia sobre 1
  • Txokolate tableta 1
  • Jogurt 1
  • Gurin pixka bat.

Dena nahastu eta 12-15 minutu mikrouhin-labean sartu eta tatxan!!!!