2016(e)ko maiatzaren 10(a), asteartea

HERRIKO DENDETARA IRTEERA

Gaur goizean herriko dendak ikustera joan gara. Ederki pasa dugu fruta dendak, gozoki dendak, harategiak, zapata dendak... ikusten. Gainera, oparitu dizkiguten gailetak maalako parkean jateko tartetxo bat izan dugu.
Hementxe dituzue ateratako argazkiak.






9. GAIA

9.GAIA
AUZOA, EROSKETAK  “Txotxak txotx”

Bederatzigarren unitatean ekitaldi guztiak lotzeko bidea ematen duten interesguneak bi izango dira: auzoa eta erosketak. Interesgune horiek oinarri hartuta, hainbat jarduera egingo ditugu. Horien artean, herriko dendak ezagutuko ditugu.

Gai honekin batera landuko ditugun ipuina “Sasi guztien gainetik” izango da. Landuko dugun hiztegia ondorengoa izango da:

OKINDEGIA
ARRAINDEGIA
FRUTA-DENDA
HARATEGIA
JANTZI-DENDA
BOTIKA
LORADENDA
KIOSKOA
DIRUA
EROSKETEN
ZERRENDA
ARGAZKI-DENDA
AURREZKI KUTXA
KUTXAZAINA
LIBURU-DENDA
SUPERMERKATUA
BELARRIA
ATZAMARRAK
ZAPATAK

GAIKO IPUINA: Sasi guztien gainetik

2016(e)ko maiatzaren 4(a), asteazkena

ANTZERKIA

Atzo goizean Meka Lanbide Eskolako ikasleen antzerkia ikusteko aukera izan genuen. Antzerkia bukatu ondoren dantza egitera animatu gintuzten!
Hementxe dituzue argazki gutxi batzuk, ea gustatzen zaizkizuen!