2017(e)ko urtarrilaren 27(a), ostirala

PROIEKTU PROPOSAMENAK



Kaixo berriz ere,

Honezkero badakizue astean hiru proiektu proposamen eskaintzen diegula gure protagonista txiki hauei ezta? Astelehenetik ostegunera bitartean, hiru proiektu edo jarduera burutzera gonbidatzen ditugu, eta beraiek kudeatu behar izaten dute denbora, nahia eta asmoa. 

Beraien interesa pizteko moduko jarduerak edo jolasak aurkezten dizkiegu eta oso gustura hartzen dituzte asteko erronka berriak.

Beraz, jolas librearen ondoren, 10.00etatik  11:00ak bitartean, "PROIEKTU PROPOSAMEN"ekin  hitzordua egunero .

Hona hemen iruditan, adibide batzuek:


    Babarrunak aletzen



                                                    Zenbakiak eta kopuruak lantzen


 

Lehen urratsak irakurketa-idazketan


Mozketa lanetan


Plastikan