2017(e)ko maiatzaren 30(a), asteartea

Loiolara Txangoa!

Pasa den ostiralean Loiolara irteera egin genuen HH4 eta HH5eko ikasleok. Bertan hainbat gauza egin genituen.

Heldu ginenean autobusetik jaitsi eta taldeka ipini ginen. Ondoren ibilaldi bat egin genuen eta ibilaldi bukaeran iturri bat aurkitu genuen! Bertan ura edan genuen eta nahi zutenek zelai zabal batean zeuden zezenak ikusi zituzten!

Ondoren gose handia genuenez bueltatu egin ginen eta gela bakoitza zuhaitz baten itzalpean ipini ginen. Horrela lasai lasai eta gerizpetan gure bazkaria jan genuen. 

Gero jolasten ibili ginen hango zelai handian. Iturri bat ere bazegoen eta gustura ibili ginen korrika, urarekin jolasten…

Ondoren gure irakasleek izozkia erosi ziguten eta, zelako goxoa!!

 Azkenik berriro autobusera igo ginen eta batzuk lokartu ere egin ziren!!

Hurrengoan berriro ere txango bat egiteko prest gaude.

2017(e)ko maiatzaren 10(a), asteazkena

Antzerkia Mekako Lanbide Eskolakoen eskutik

Atzo, asteazkena, Mekako Lanbide Eskolatik bisita ederra izan genuen! Bertako ikasleek antzerki dotore bat prestatu ondoren gure ikasleei eskeini zieten. Polita izan zen Koxkor txakurraren istorioa! Begira, begira!

2017(e)ko maiatzaren 9(a), asteartea

Gurasoen parte hartzea gelan

Guraso honek hiru geletako haurrak aukeratu ditu antzerki txiki bat egiteko, horrela antzerki bidez erleen “zereginak” hobeto ulertu ahal izateko. Zein langileak eta zenbat gauza egiten dituzten gure inguruan dabiltzan animalia txikitxo horiek! Ahoaren azpian kutxa txiki bat bezalakoa daukate eta hor garraiatzen dute loreetatik hartzen duten polena. Bazenekiten erleen artean erle emeak agintzen duela eta arrak egiten duela lana? 
Ondoren hartutako polen hori panel batzuetara eramaten dute eta… magia! Eztia sortzen dute.  Eta… ezti horrek ura duenez haien hegoekin haizea ematen die eta ura kentzen die.

Mila esker Ainhoa zure azalpenengatik!! Hemendik aurrera eztia jaten dugunean badakigu nondik datorren!