2015(e)ko abenduaren 15(a), asteartea

GABONETAKO ZUHAITZA



Hasi gara gure Gabonetako zuhaitzak egiten. Hona hemen nola emandako urratsak:

1.- Zuhaitzaren forma egin paper handi batean:


2.- Berrerabiltzeko aldizkariak eta egunkariak hartu eta guraizak erabiliaz zati ezberdinak moztu:


3.- Moztu ditugun zatiak paperean itsatsi:






4.- Aldizkari eta egunkari zatiak itsatsi ondoren, lehortzen utzi:




5.- Apaingarri ezberdinak jarri zuhaitzari:










2015(e)ko abenduaren 13(a), igandea

BADATOZ GABONAK



Kaixo familia,

Gabonak izateko egun gutxi falta direnez, gure ikasgelak apainduko ditugu, horretarako, "Txirritx-en eskutitza" jaso duzue etxean eta bertan eskatutakoa oso ondo egin duzuenez, zuek ekarritako berrerabiltzeko gauzak erabiliko ditugu ikasgelak apaintzeko.

Adibidez, honelako zuhaitz bat egingo dugu:


2015(e)ko abenduaren 11(a), ostirala

OLENTZERO ETA MARIDOMINGI IKASTOLARA DATOZ!!



Familia agurgarria:
Datorren abenduaren 18an, ostirala, Olentzeroren eguna ospatuko dugu.  Egun horretan, zuen seme-alabak baserritarrez jantzita etortzea eskertuko genizueke.

OHARRA: Norbaitek baserritar jantzirik lortuko ez balu, galtza bakeroak, alkandora zuria eta zapi batekin etortzea nahikoa izango litzateke.
Aldez aurretik eskerrak emanez,

HHko eta LHko TUTOREAK













2015(e)ko abenduaren 4(a), ostirala

ERAKUSKETA

Kaixo lagunak!!!


Hementxe dituzue abenduaren 1ean egin genuen erakusketako 
hainbat argazki.


**********************


**********************



2015(e)ko azaroaren 29(a), igandea

4.GAIA

Gabonak “Horra! Horra!”
Laugarren unitatea lotzen eta egituratzen duten gaiak Gabonak eta Olentzero dira. Gai honekin gabonetako giroa sortuko dugu gela apainduz, abestiak landuz, gabonetako postala prestatuz …
Laugarren gaiarekin batera landuko dugun ipuina “Mari Domingi eta Olentzero” izango da. Hau izango da landuko dugun hiztegia:


OLENTZERO
IZARRA
ESKUTITZA
MARI DOMINGI
OPARIA
POSTONTZIA
ADABAKIA
APAINGARRIA
ABERATSA
BEHARTSUA
GUTUNA
IZEIA

4.GAIKO IPUINA

2015(e)ko azaroaren 6(a), ostirala

ZINEA

Kaixo!!

Gogoratzen al duzue urrian "Lotte 2" filma ikustera joan ginela Herriko Antzokira? Hementxe dituzue bertan ateratako argazkiak.





2015(e)ko azaroaren 5(a), osteguna

3.GAIA


ETXEA “Etxe poxpola”
Hirugarren unitatean lotura gisa erabiliko dugun interesgunea etxea da. Interesgune hori oinarri hartuta, hainbat ideia landuko ditugu. Bide batez, munduko etxe motak ezagutuko ditugu eta norberaren etxea eta etxekoak behatu eta aztertuko ditugu.
Hirugarren gaiarekin batera landuko dugun ipuina “Zazpi antxumeak” izango da. Landuko dugun hiztegia hau izango da:

ANTXUMEAK
GURAIZEAK
HARRASKA
AMA AHUNTZA
ESKAILERAK
FAMILIA
OTSOA
EGONGELA
MUNDUKO MAPA
ZAZPI
LOGELA
FAMILIA
ARRAUTZAK
IGOGAILUA
HOZKAILUA
IRINA
KONKETA
GARBIGAILUA
BESAULKIA
ARMAIRUA
BURUKOA
MAINDIREAK
LABEA
LEIHOA
3.GAIKO IPUINA

2.GAIA


UDAZKENA “Hostoak firin-faran”

Bigarren unitatean ekitaldi guztiak lotzeko bide ematen duen interesgunea udazkena da. Interesgune hori oinarri hartuta, hainbat jarduera egingo ditugu. Udazkenean biltzen diren janariak aztertu eta udazkenean mendia nola egon ohi den behatuko dugu.
Bigarren gaiarekin batera landuko dugun ipuina “Inurria eta Txirrita” izango da. Llanduko dugun hiztegia ondorengoa izango da:

INURRIA
GAZTAINA
GRANADA
TXIRRITA
HURRA
MIZPIRA
ALFERRA
INTXAURRA
INURRITEGIA
LANGILEA
UDAREA
HOSTOA
GOSEA
MAHATSA
BASOA
LAGUNDU
PIKUA

2.GAIKO IPUINA

2015(e)ko urriaren 15(a), osteguna

1.GAIA



IKASTOLA “Berriro Ikastolara”
Dakizuen bezala, unitate bakoitzak badu proposamen guztiak lotzeko interesgunea, eta baita interesgune horri helduz proposatzen den proiektu bat ere. Unitate honetan, sekuentzia horiek gelaren antolaketarekin zer ikusia dute, horrez gain, oporrak gogoratzeko baliagarria den argazki-bilduma osatuko dugu.
Lehenengo gaiarekin batera landuko dugun ipuina “Koxmeren gezurrak” izango da. Hau izango da landuko dugun hiztegia:

KOXME
HARRERA TXOKOA
ARKATZA
AMA
ERAIKUNTZEN TXOKOA
APALA
KILKERRA
LIBURUTEGIA
ARBELA
OPORRAK
ETXE TXOKOA
ALDIZKARIA
ANBULANTZIA
PLASTIKA TXOKOA
GEZURRA ESAN
HAGINA
OSPITALEA






2015(e)ko maiatzaren 18(a), astelehena

9. GAIA

       


Saltzen, saltzen, txakur txiki baten karameluak!!  Jejejejeje!!! Txoratuta gaudelakoan! Ez ez…… begira…… gai honetan lan interesgarriak egiten ari gara erosketen inguruan eta zuei eraskutekotan gabiltza.


Ikus ezazue zer nolako supermerkatua sortu dugun gure gelan! Gure ipuineko Maren sorgintxoaren laguntzaz eta zuen laguntzaz, ETXE TXOKOA …… TATXAN!!!! ……    SUPERMERKATU TXOKOAn bihurtu dugu!








Gure gelan supermerkatua bakarrik dugu baina…… Elgoibarko dendak ikustera joan ginen eta denda pila bat ditugula konturatu gara eta horietako asko eta asko gure gaiko hiztegian ikusi ditugu! Begira begira!!!




Eta honetaz gain, gure baratzarekin jarraitzen dugu! Begira zein handi egiten ari diren gure barazkiak! Agian gure supermerkatuan jarriko ditugu saltzen! Zer iruditzen zaizue?  Tomateak, kalabazinak, letxugak… Ummmm… ze goxoak!



2015(e)ko martxoaren 17(a), asteartea

2015(e)ko otsailaren 26(a), osteguna

AKELARREA


Ostegun gizen egunean sorginez mozorrotzea erabaki genuen, eta, sorginek sorginkeriak egiten dituztenez, guk geureak egin genituen. Edabe magikoa prestatu eta honen bitartez gauza harrigarriak egiteko gai izan ginen. Ondorengo argazkietan ikusten duzuen bezala, ikaragarri ondo pasatu genuen!!