2019(e)ko abenduaren 19(a), osteguna

UDAZKENA, EUSKARAREN EGUNA, GABONAK.....ETA OPORRAK!!!!



Aupa kaixo!!!

Hemen gara berriro ere! Oporrak hartu aurretik azken asteetan egin dugunaren berri ematera gatoz.
Udazkena, Euskararen Eguna, Gabonak... izan ditugu hizpide egun hauetan.

Iñurria eta Txirritaren ipuina landuz udazkenari buruzko hainbat gauza ikasi ditugu.  Hostoak erortzen direla, zer eguraldi egiten duen udazkenean, zer janari mota izaten ditugun.... eta badakizue zer?? Iñurritegi handi bat ere osatu dugu, iñurri langile, soldadu eta erreginarekin!  Txirrita bezain langile baikara gu! Begira begira gure lan batzuk!







Gabonak iritsi baino lehen, Euskareren egunean, bisita eder bat izan genuen. Ba al dakizue norena?????  A hizkiarekin hasten da eta O hizkiarekin amaitu.... Hori da!!! ARGITXO!!! Egun hori iritsi bitartean gaiarekin lotutako hainbat lan proposamen izan genituen eta emaitza politak atera ziren:




































Txirrita eta Iñurriaren ipuinaz gain, Zazpi antxumeak ere ezagutu ditugu.  Eta baita otsoa ere!




Eta azken txanpan Gabonak!!  Olentzero eta Mari Domingiren etorrera prestatzeko lan eta lan aritu gara. Abestiak ikasiz, gela apainduz....  







Eta zuek ekarritako komuneko paperaren biribilkiekin  ingurunea eta gizartearen zaintza eta sormenaren balioei bultzada bat emanez, begira nolako zuhaitz dotorea atera zaigun !!!


Besterik gabe, eta guztia gustatu zaizuelakoan...........

EGUBERRI ON!!!