2019(e)ko urriaren 15(a), asteartea

ONGI ETORRI 4 URTEKO GELARA!

Kaixo denoi!
Badira aste batzuk ikasturte berriari ekin geniola eta ari gara pixkanaka-pixkanaka eguneroko dinamika ikasten.
Aste hauetan zehar hainbat ekintza burutu ditugu eta guztiok oso gustura gabiltza 4 urteko gela berrian!
Ondorengo irudietan ekintza hauen laburpentxo bat doakizue, ea gustatzen zaizuen!


  • Lehenengo astean, lagun berri bat aurkeztu ziguten gure irakasleek. Iaz Ttantto izan genuen bezela, aurten Txirritx kilkerra izango dugu! Polita eta jatorra da!! Berak lan polit batzuk ekarri zizkigun!



  • Hurrengo astean, koloretako munstroaren txanda iritsi zen. Iaz ezagutu genuen pertsonai hau eta bi emozio landu genituen bereziki...batetik POZA eta bestetik TRISTURA... Aurten ordea, beste emozio berri bat gehitu dugu, badakizue zein????? Ba..... HASERREAAAAA.  Emozio hauen inguruan ere lanketa ederra egin dugu eta asko ikasi dugu!

  • Pare bat astetan emozioen inguruan jardun ondoren, IKASTOLA, ETXEA, FAMILIA gaiari ekin diogu azken aste hauetan.  Hona hemen gure lan proposamenak!


       Lan proposamenen dinamikara erraz sartu dira, bai horixe! Gero eta helduago direla erakusten ari zaizkigu gure neska-mutilak!  


    Baina ez pentsa lan eta lan bakarrik aritzen garela, jolaserako denbora ere badugu!!! Begira, begira!!








Ba besterik gabe, ondo izan eta izango duzue berriro gure berri!!!

AGUR!!!!