2018(e)ko urtarrilaren 22(a), astelehena

San Sebastian danborrada

Urtarrilaren 19an, San Sebastian bezpera izanik, Ikastolan danborrada egin genuen. 

Lehenik, astean zehar sukaldarien txapelak prestatu genituen. Ondoren, entsegu batzuk egin genituen. Eta azkenik, eguna iritsi zenean, danborrada zoragarri bat egin genuen erdiko aretoan. Zelako zarata atera genuen!!!








2018(e)ko urtarrilaren 9(a), asteartea

Olentzero eta Mari Domingi Ikastolan

Aurtengoan ere gerturatu zaizkigu Olentzero eta Mari Domingi Ikastolara.

Hori dela eta, lehenik gela apaintzea pentsatu genuen beraien etorrera ospatzeko. Begiratu zein apaingarri politak prestatu genituen!








Goizeko 10etarako agertu dira Olentzero eta Mari Domingi gurean.

Etorrera beroa prestatu diegu eta ondoren erdiko aretoan, abestiak eskaini dizkiegu.

Azkenik, urte osoan txintxo txintxoak izan garenez, opari zoragarriak eman dizkigute.












Euskararen Eguna

Aurtengoan ere ospatu dugu Euskararen Eguna Elgoibar Ikastolan.

Lehenik, Argitxo etorri baino lehen, bere marrazkia margotu eta abestiak errepasatzen egon gara.

Gero, Argitxoren bisita izan dugu eta antzerkitxo bat eskeini digu. Berak esan digunez, kriseilu magiko bat du eta euskaraz hitz egiten badugu piztu egiten da poz-pozik jartzen delako eta ez badugu egiten berriz, itzaldu egiten da. Beraz badakigu, guztiok euskaraz hitz egitera!!!

Ondoren, erdiko aretoan abesti eta dantza saioa izan dugu.

Eta bukatzeko, arratsaldean txokolatada goxo goxoa egin dugu.

Zein ongi pasa dugun!