2017(e)ko martxoaren 27(a), astelehena

Erosketak egiten herriko dendetan!



Aurreko astean, astero bezala Proiektu Proposamen berri bat izan genuen. Proiektu honen helburua azken egunean erosketak egitera joatea zen. Horretarako astean zehar, erosketa zerrenda prestatu genuen bai idatziz baita irudi batzuen laguntzaz ere. 
Azken egunean erosketak egitera atera ginen eta herriko denda ezberdinak pasatu genituen, hala nola, farmazia, fruta denda, kioskoa eta okindegia. Gure helburua ikasleak salerosketan trebatzea, herriko denda ezberdinetan ibiltzen ikastea eta herrian autonomiaz mugitzen hastea izan zen. 

Hona hemen gure irteerako argazki batzuk!

FARMAZIAN TIRITAK EROSTEKO PREST




TIRITAK EROSTEN
OKINDEGIAN
KIOSKOAN
FRUTA DENDAN
FARMAZIAN SARTZEKO ILARA ITXAROTEN
EGUNKARIA EROSTEKO ZAIN
FRUTA DENDARA SARTZEKO PREST
OGIA ESKATZEN
SAGARRAK ORDAINTZEKO PREST
EGUNKARIA ESKATZEN
SAGARRAK ORDAINTZEKO PISATU ETA ORDAINTZEKO PREST!
OGIA AUKERATZEN

2017(e)ko martxoaren 21(a), asteartea

Proiektu Proposamen batzuk!





Begiratu zein ongi pasatzen dugun eta zenbat ikasten dugun proiektu proposamen ezberdinetan!

Ostegun Gizen!




Ostegun Gizen ospatzeko, lehenik sorginez mozorrotu ginen. Ondoren, edabe magikoa prestatu eta nola ez, magia pixka bat egin genuen. Eta bukatzeko, merendola goxo-goxo batekin amaitu genuen.