2015(e)ko maiatzaren 18(a), astelehena

9. GAIA

       


Saltzen, saltzen, txakur txiki baten karameluak!!  Jejejejeje!!! Txoratuta gaudelakoan! Ez ez…… begira…… gai honetan lan interesgarriak egiten ari gara erosketen inguruan eta zuei eraskutekotan gabiltza.


Ikus ezazue zer nolako supermerkatua sortu dugun gure gelan! Gure ipuineko Maren sorgintxoaren laguntzaz eta zuen laguntzaz, ETXE TXOKOA …… TATXAN!!!! ……    SUPERMERKATU TXOKOAn bihurtu dugu!








Gure gelan supermerkatua bakarrik dugu baina…… Elgoibarko dendak ikustera joan ginen eta denda pila bat ditugula konturatu gara eta horietako asko eta asko gure gaiko hiztegian ikusi ditugu! Begira begira!!!




Eta honetaz gain, gure baratzarekin jarraitzen dugu! Begira zein handi egiten ari diren gure barazkiak! Agian gure supermerkatuan jarriko ditugu saltzen! Zer iruditzen zaizue?  Tomateak, kalabazinak, letxugak… Ummmm… ze goxoak!