Atzo goizean Meka Lanbide Eskolako ikasleen antzerkia ikusteko aukera izan genuen. Antzerkia bukatu ondoren dantza egitera animatu gintuzten!
Hementxe dituzue argazki gutxi batzuk, ea gustatzen zaizkizuen!
EGUN BEREZIAK etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
EGUN BEREZIAK etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2016(e)ko maiatzaren 4(a), asteazkena
2016(e)ko martxoaren 3(a), osteguna
IKASTOLAKO ZIRKUA!
GOGORATU! Gaur HH04koek 16:40ean “animalien zirkua” ikuskizuna egin behar dutela erdiko
aretoan.
Horretarako honako arroparekin
etortzea komeniko litzateke:
-Lehoiak: Kamiseta laranja edo horia eta praka bakeroak.
-Elefanteak: Kamiseta grisa eta praka bakeroak.
-Tximuak: Kamiseta marroia eta praka bakeroak.
-Pailazoak: Kamiseta gorria eta praka bakeroak.
GONBIDATUTA ZAUDETE!
Mesedez, HH 05eko haurrak irten ondoren sartu. Ekitaldia amaitzean, haurrak
Erdiko Aretoan jasoko dituzue.
2016(e)ko urtarrilaren 27(a), asteazkena
EUSKAL INAUTERIAK - Otsailak 5

EUSKAL INAUTERIAK(Otsailaren 5ean, barixakua)
15:15etik 16:30era kalejira eta dantza saioa plazan.
(Eguraldi txarra eginez gero, Ikastolan egingo da)
HH: “ZANPANTZAR”
■ Zintadun zakua
■ Abarka eta artilezko galtzerdiak
■ Kapela (gelan egingo da)
■ Bi masailak gorrituta
SANTA AGEDA BEZPERA - Otsailak 4

GOGORATU!! Otsailaren 4an Santa Ageda bezpera ospatuko dugula.
Otsailaren 4an Santa Ageda bezpera ospatuko dugunez, eta aurreko urteetako esperientzia kontuan izanik, haurrei ibilbidea erraztea pentsatu dugu. Beraz, HH 04- 05 urteko haurrak, beti bezala, 14:30ean etorriko dira eskolara, eta ondoren, 15:15ean Gabriel Krutzelaegi kalean hasi (Ludoteka parean) eta ikastolaraino joango dira santa eskean. Bertan LHko ikasleekin batera abestu eta gero, gelara itzuliko dira. Horretarako, haurrak praka bakeroekin, beroki ilunarekin, zapi loredun edo kolore bizikoarekin eta makilarekin etortzea eskertuko genizueke. Euria egingo balu, Ikastolan ospatuko litzateke ekitaldia.
2015(e)ko abenduaren 11(a), ostirala
OLENTZERO ETA MARIDOMINGI IKASTOLARA DATOZ!!
Familia agurgarria:
Datorren abenduaren 18an, ostirala, Olentzeroren eguna ospatuko dugu. Egun horretan, zuen seme-alabak baserritarrez jantzita etortzea eskertuko genizueke.
OHARRA: Norbaitek baserritar jantzirik lortuko ez balu, galtza bakeroak, alkandora zuria eta zapi batekin etortzea nahikoa izango litzateke.
Aldez aurretik eskerrak emanez,
HHko eta LHko TUTOREAK
2015(e)ko abenduaren 4(a), ostirala
ERAKUSKETA
Kaixo lagunak!!!
Hementxe dituzue abenduaren 1ean egin genuen erakusketako hainbat argazki.
**********************
**********************
2015(e)ko azaroaren 6(a), ostirala
ZINEA
Kaixo!!
Gogoratzen al duzue urrian "Lotte 2" filma ikustera joan ginela Herriko Antzokira? Hementxe dituzue bertan ateratako argazkiak.
Gogoratzen al duzue urrian "Lotte 2" filma ikustera joan ginela Herriko Antzokira? Hementxe dituzue bertan ateratako argazkiak.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)

