2018(e)ko urriaren 11(a), osteguna

FORMA GEOMETRIKOAK, KOPURUAK ETA ESKU MOTRIZITATEA

Kaixo familia,

Aste honetan oinarrizko hainbat kontzeptu lantzeaz gain, hizkuntza idatziaren lehen hastapenak lantzen ari gara.

Forma geometrikoen ezaugarriak ezagutu, konparaketak egin eta bakoitzaren ezaugarriez jabetzen ari dira. Bloke logikoen manipulazioa eta jolasa bitarteko, gure artean galdera- erantzunak eraiki ditugu. Haurrek, gauza asko izan behar dituzte kontutan: tamaina, forma, kolorea eta kopurua. Lan zaila ipini diegu oraingoan gure txiki hauei.

Bestetik, gure protagonistaz baliatuz, bere irudia koloreztatuz eta bere izena idatziz, esku motrizitate fina landu nahi izan dugu.















2018(e)ko urriaren 10(a), asteazkena

KOXMEREN GEZURRAK!

Azken bi aste hauetan "Etxea eta Ikastola" gaiari heldu diogu eta honekin batera, "Koxmeren gezurrak" ipuia lantzen ari gara. 

Koxme-k, oporretatik bueltan ez du ikastolara joan nahi eta aitzaki horrekin, amari hainbat gezur kontatzen dizkio. Amak hasiera batean dena sinesten dio baina esaerak dioen bezala "Gezurrak buztana laburra dauka" eta gure protagonista gezurretan dabilela berehala ikusten du amak.

Hau da gure ipuiaren link-a:

2018(e)ko urriaren 3(a), asteazkena

2018(e)ko irailaren 27(a), osteguna

ASTE HONETAKO PROIEKTURAKO PROPOSAMENAK

Aste honetan, emozioen gaiari jarraiki, bi proposamen aurkeztu ditugu. Matematika eta Logika gunean, haurrek zenbait jarraibide jarraitu behar izan dituzte munstroen inguruko seriazioa egiteko. Plastika eta esperimentazioan berriz, munstroa artikulatua osatu dute. Haurrek, tokatu zaien munstroa koloreztatzeko orduan arreta jarri behar izan dute zein kolorez margotu behar duten jakiteko, jarraian piezak moztu dituzte eta azkenik, tximeletekin munstroa osatu dute.

   





           






JOLAS LIBREA

Haurrak, espazio handian, jolasaren bitartez esperientzia berriak bizitzeko aukera dute. Eskaintza zabala dago eta gelaren diseinuak eta material desberdinek, ikaskuntza aktiboa eta manipulatiboa bultzatzeko aukera ematen digute.
Zein gunetan jolastu, haurrek libreki aukeratu dezakete bere interes eta nahiak asetuz.

Hona hemen, jolas libre momentuaren zenbait irudi:













2018(e)ko irailaren 21(a), ostirala

EMOZIAK EZAGUTZEN

Aste hontan emozio ezberdinak ezagutu ditugu: poztasuna, tristura eta haserrea.



Hauek lantzeko "Koloretako munstruoa" ipuina erabili dugu:




Plastika tailerrean emoziometroa egin dugu, etxera eramaten dutenean  beraiek nola sentitzen diren adierazteko.



Matematika txokoan, landu ditugun munstroak borobildu ditugu.





2018(e)ko irailaren 14(a), ostirala

HASIERAKO PROPOSAMENAK

Kaixo familia!

Ikasturte berriarekin batera, proiektuetarako proposamenak aurkeztu ditugu aste honetan. Ikasturte honetan bidelagun izango dugun TXIRRITX kilkerra aurkeztu diegu, izan ere,Txirritx-ek abesti, olerki eta ipuin berriak erakusteaz gain, proposamen berriak luzatuko dizkigu.

Bi lan proposatu ditugu. Hona hemen zenbait irudi:


Hiru taldeentzako, Proiektuetarako proposamenak eraiketa gunean aurkezten ditugu



Seriazioak egitea izan da beste proposamen bat; koloreak, formak eta kopiaketak kontutan hartu behar izan dituzte





 

        Txirritx-en irudia koloreztatzen