2018(e)ko urriaren 11(a), osteguna

FORMA GEOMETRIKOAK, KOPURUAK ETA ESKU MOTRIZITATEA

Kaixo familia,

Aste honetan oinarrizko hainbat kontzeptu lantzeaz gain, hizkuntza idatziaren lehen hastapenak lantzen ari gara.

Forma geometrikoen ezaugarriak ezagutu, konparaketak egin eta bakoitzaren ezaugarriez jabetzen ari dira. Bloke logikoen manipulazioa eta jolasa bitarteko, gure artean galdera- erantzunak eraiki ditugu. Haurrek, gauza asko izan behar dituzte kontutan: tamaina, forma, kolorea eta kopurua. Lan zaila ipini diegu oraingoan gure txiki hauei.

Bestetik, gure protagonistaz baliatuz, bere irudia koloreztatuz eta bere izena idatziz, esku motrizitate fina landu nahi izan dugu.















iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina