Oraingoan, bloke logikoak bitarteko, haurrek, guk esandako jarraibideak jarraitu behar izan dituzte. Binaka ipini ditugu eta beraien artean adostu eta hitz egiteko gobidapena luzatu zaie. Binaka... guk agindutako ezaugarrien arabera, bloke logikoak sailkatu eta uztai barruan sartzea eskatu zaie eta azkenik, egindakoaz pentsatu eta akatsak zuzentzea. Erronka handia izan da eta bati baino gehiagori konplikatu zaio eginbeharra. Benetan,...interesgarria!
2018(e)ko azaroaren 17(a), larunbata
2018(e)ko azaroaren 7(a), asteazkena
GOMETSEKIN ETXEA ETA IKASTOLA IRUDIKATZEN
Pasa den astean, "Etxea eta Ikastola" gaiari bukaera emateko, gometsak erabiliz etxe bat eta ikastola bat irudikatzea eskatu genien. Gustura jardun ziren eta proposamenari gogotsu erantzun zioten.
Era askotako etxe eta ikastolak sortu zituzten, izan ere bakoitzak berea egiten du, bere irudimen, nahi, gogo edo asmoak bultzatuta.
Hemen, beraien lanaren testigantza....
2018(e)ko urriaren 23(a), asteartea
NIRE LOGELA
Kaixo lagunak
Pasa den astean, haurrek lan handia egin behar izan zuten bakoitzak bere logela diseinatzen.
Haurrek, beraien gustuko logela margotu zuten, logela osatzeko behar zituzten
piezak moztu eta espazioan antolatu zituzten, eta hori gutxi izango balitz,
"NIRE LOGELA" idazteko gai izan dira.
Oso fin aritu ziren
guztiak eta eskatutako guztiari modu egokian erantzun zioten. Begira, begira…
2018(e)ko urriaren 11(a), osteguna
FORMA GEOMETRIKOAK, KOPURUAK ETA ESKU MOTRIZITATEA
Kaixo familia,
Aste honetan oinarrizko hainbat kontzeptu lantzeaz gain, hizkuntza idatziaren lehen hastapenak lantzen ari gara.
Forma geometrikoen ezaugarriak ezagutu, konparaketak egin eta bakoitzaren ezaugarriez jabetzen ari dira. Bloke logikoen manipulazioa eta jolasa bitarteko, gure artean galdera- erantzunak eraiki ditugu. Haurrek, gauza asko izan behar dituzte kontutan: tamaina, forma, kolorea eta kopurua. Lan zaila ipini diegu oraingoan gure txiki hauei.
Bestetik, gure protagonistaz baliatuz, bere irudia koloreztatuz eta bere izena idatziz, esku motrizitate fina landu nahi izan dugu.

2018(e)ko urriaren 10(a), asteazkena
KOXMEREN GEZURRAK!
Azken bi aste hauetan "Etxea eta Ikastola" gaiari heldu diogu eta honekin batera, "Koxmeren gezurrak" ipuia lantzen ari gara.
Koxme-k, oporretatik bueltan ez du ikastolara joan nahi eta aitzaki horrekin, amari hainbat gezur kontatzen dizkio. Amak hasiera batean dena sinesten dio baina esaerak dioen bezala "Gezurrak buztana laburra dauka" eta gure protagonista gezurretan dabilela berehala ikusten du amak.
Hau da gure ipuiaren link-a:
2018(e)ko urriaren 3(a), asteazkena
2018(e)ko irailaren 27(a), osteguna
ASTE HONETAKO PROIEKTURAKO PROPOSAMENAK
Aste honetan, emozioen gaiari jarraiki, bi proposamen aurkeztu
ditugu. Matematika eta Logika gunean, haurrek zenbait jarraibide jarraitu behar
izan dituzte munstroen inguruko seriazioa egiteko. Plastika eta
esperimentazioan berriz, munstroa artikulatua osatu dute. Haurrek, tokatu zaien
munstroa koloreztatzeko orduan arreta jarri behar izan dute zein kolorez
margotu behar duten jakiteko, jarraian piezak moztu dituzte eta azkenik,
tximeletekin munstroa osatu dute.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)