2016(e)ko urtarrilaren 27(a), asteazkena

SANTA AGEDA BEZPERA - Otsailak 4


GOGORATU!! Otsailaren 4an Santa Ageda bezpera ospatuko dugula.


Otsailaren 4an Santa Ageda bezpera ospatuko dugunez, eta aurreko urteetako esperientzia kontuan izanik, haurrei ibilbidea erraztea pentsatu dugu. Beraz, HH 04- 05 urteko haurrak, beti bezala, 14:30ean etorriko dira eskolara, eta ondoren, 15:15ean Gabriel Krutzelaegi kalean hasi (Ludoteka parean) eta ikastolaraino joango dira santa eskean. Bertan LHko ikasleekin batera abestu eta gero, gelara itzuliko dira. Horretarako, haurrak praka bakeroekin, beroki ilunarekin, zapi loredun edo kolore bizikoarekin eta makilarekin etortzea eskertuko genizueke. Euria egingo balu, Ikastolan ospatuko litzateke ekitaldia.






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina