2018(e)ko urriaren 23(a), asteartea

NIRE LOGELA

Kaixo lagunak
Pasa den astean, haurrek lan handia egin behar izan zuten bakoitzak bere logela diseinatzen. Haurrek, beraien gustuko logela margotu zuten, logela osatzeko behar zituzten piezak moztu eta espazioan antolatu zituzten, eta hori gutxi izango balitz, "NIRE LOGELA" idazteko gai izan dira.
Oso fin aritu ziren guztiak eta eskatutako guztiari modu egokian erantzun zioten. Begira, begira…
















2018(e)ko urriaren 11(a), osteguna

FORMA GEOMETRIKOAK, KOPURUAK ETA ESKU MOTRIZITATEA

Kaixo familia,

Aste honetan oinarrizko hainbat kontzeptu lantzeaz gain, hizkuntza idatziaren lehen hastapenak lantzen ari gara.

Forma geometrikoen ezaugarriak ezagutu, konparaketak egin eta bakoitzaren ezaugarriez jabetzen ari dira. Bloke logikoen manipulazioa eta jolasa bitarteko, gure artean galdera- erantzunak eraiki ditugu. Haurrek, gauza asko izan behar dituzte kontutan: tamaina, forma, kolorea eta kopurua. Lan zaila ipini diegu oraingoan gure txiki hauei.

Bestetik, gure protagonistaz baliatuz, bere irudia koloreztatuz eta bere izena idatziz, esku motrizitate fina landu nahi izan dugu.















2018(e)ko urriaren 10(a), asteazkena

KOXMEREN GEZURRAK!

Azken bi aste hauetan "Etxea eta Ikastola" gaiari heldu diogu eta honekin batera, "Koxmeren gezurrak" ipuia lantzen ari gara. 

Koxme-k, oporretatik bueltan ez du ikastolara joan nahi eta aitzaki horrekin, amari hainbat gezur kontatzen dizkio. Amak hasiera batean dena sinesten dio baina esaerak dioen bezala "Gezurrak buztana laburra dauka" eta gure protagonista gezurretan dabilela berehala ikusten du amak.

Hau da gure ipuiaren link-a:

2018(e)ko urriaren 3(a), asteazkena