2018(e)ko maiatzaren 10(a), osteguna

Esperimentazio gunean aldaketak

Oraingo honetan esperimentazio tailerrean aldaketatxo batzuk egin ditugu!

Azkenengo asteetan gune honen inguruan hausnartzen ibili gara. Ideia batzuk bururatzen joan zaizkigu eta azkenean gutxinaka gutxinaka gauza desberdinak ezartzen joan gara.

Haurrek irrikaz galdetzen ziguten egunero ea zer zen hor zegoena, zertarako zen, nork erabili ahalko zuen... eta hara non astelehenean esperimentazio gune hau zabaltzeko moduan izan ginen!

Haurren harridurarako derrigorrezkoa da zapatak eta galtzerdiak kentzea!

Lurrean material ezberdina dago bakoitza bere texturarekin, hala nola: dilistak, hondarra, koltxoneta, mimbrezko panelak eta belar artifiziala.

Haurrak eremu batetik bestera oin hutsik ibiltzen dira eta zelako plazera horrenbeste textura ezberdinen artean! 

Hona hemen argazki batzuk:





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina