2016(e)ko urtarrilaren 27(a), asteazkena

EUSKAL INAUTERIAK - Otsailak 5




EUSKAL INAUTERIAK(Otsailaren 5ean, barixakua)

15:15etik 16:30era kalejira eta dantza saioa plazan.
(Eguraldi txarra eginez gero, Ikastolan egingo da)



HH: “ZANPANTZAR”
■ Zintadun zakua
■ Abarka eta artilezko galtzerdiak
■ Kapela (gelan egingo da)
■ Bi masailak gorrituta






SANTA AGEDA BEZPERA - Otsailak 4


GOGORATU!! Otsailaren 4an Santa Ageda bezpera ospatuko dugula.


Otsailaren 4an Santa Ageda bezpera ospatuko dugunez, eta aurreko urteetako esperientzia kontuan izanik, haurrei ibilbidea erraztea pentsatu dugu. Beraz, HH 04- 05 urteko haurrak, beti bezala, 14:30ean etorriko dira eskolara, eta ondoren, 15:15ean Gabriel Krutzelaegi kalean hasi (Ludoteka parean) eta ikastolaraino joango dira santa eskean. Bertan LHko ikasleekin batera abestu eta gero, gelara itzuliko dira. Horretarako, haurrak praka bakeroekin, beroki ilunarekin, zapi loredun edo kolore bizikoarekin eta makilarekin etortzea eskertuko genizueke. Euria egingo balu, Ikastolan ospatuko litzateke ekitaldia.






2016(e)ko urtarrilaren 8(a), ostirala

5.GAIA


GORPUTZA  “Handitzen, handitzen...”
Bosgarren unitatean ekitaldi guztiak lotzeko bide ematen duen interesgunea gorputza da. Interesgune horren inguruan, hainbat jarduera egingo ditugu. Gorputzeko atalak ezagutzeaz gain, gorputzean ikusten ez diren hainbat gauza badirela ezagutuko dugu (zentzumenak, sentimenduak …).
Bosgarren gaiarekin batera landuko dugun ipuina “Mari Kanela” izango da. Oraingoan hiztegia ondorengoa izango da:

BURUA
BESOA
MARI PETRAL
ALUA
AHOA
TXOKOLATEA
ZAKILA
OINA
AZENARIOA
IPURDIA
BELAUNA
KALABAZA
BULARRA
HANKA
TXORITXOAK
BELARRIA
ATZAMARRAK
ZAPATAK
SUDURRA
MARI KANELA
SUKALDEA
ESKUA
AMA
HASERRETU
UKONDOA
ERRALDOIA
BELDURTU
MIHIA
GARBITU


GAIKO IPUINA: Mari Kanela