Aste honetan, emozioen gaiari jarraiki, bi proposamen aurkeztu
ditugu. Matematika eta Logika gunean, haurrek zenbait jarraibide jarraitu behar
izan dituzte munstroen inguruko seriazioa egiteko. Plastika eta
esperimentazioan berriz, munstroa artikulatua osatu dute. Haurrek, tokatu zaien
munstroa koloreztatzeko orduan arreta jarri behar izan dute zein kolorez
margotu behar duten jakiteko, jarraian piezak moztu dituzte eta azkenik,
tximeletekin munstroa osatu dute.
2018(e)ko irailaren 27(a), osteguna
JOLAS LIBREA
Haurrak, espazio handian, jolasaren bitartez esperientzia berriak bizitzeko aukera dute. Eskaintza zabala dago eta gelaren diseinuak eta material desberdinek, ikaskuntza aktiboa eta manipulatiboa bultzatzeko aukera ematen digute.
Zein gunetan jolastu, haurrek libreki aukeratu dezakete bere interes eta nahiak asetuz.
Hona hemen, jolas libre momentuaren zenbait irudi:
Zein gunetan jolastu, haurrek libreki aukeratu dezakete bere interes eta nahiak asetuz.
Hona hemen, jolas libre momentuaren zenbait irudi:
2018(e)ko irailaren 21(a), ostirala
EMOZIAK EZAGUTZEN
Aste hontan emozio ezberdinak ezagutu ditugu: poztasuna, tristura eta haserrea.
Hauek lantzeko "Koloretako munstruoa" ipuina erabili dugu:
Plastika tailerrean emoziometroa egin dugu, etxera eramaten dutenean beraiek nola sentitzen diren adierazteko.
Matematika txokoan, landu ditugun munstroak borobildu ditugu.
2018(e)ko irailaren 14(a), ostirala
HASIERAKO PROPOSAMENAK
Kaixo familia!
Ikasturte berriarekin batera, proiektuetarako proposamenak aurkeztu ditugu aste honetan. Ikasturte honetan bidelagun izango dugun TXIRRITX kilkerra aurkeztu diegu, izan ere,Txirritx-ek abesti, olerki eta ipuin berriak erakusteaz gain, proposamen berriak luzatuko dizkigu.
Bi lan proposatu ditugu. Hona hemen zenbait irudi:

Txirritx-en irudia koloreztatzen
Ikasturte berriarekin batera, proiektuetarako proposamenak aurkeztu ditugu aste honetan. Ikasturte honetan bidelagun izango dugun TXIRRITX kilkerra aurkeztu diegu, izan ere,Txirritx-ek abesti, olerki eta ipuin berriak erakusteaz gain, proposamen berriak luzatuko dizkigu.
Bi lan proposatu ditugu. Hona hemen zenbait irudi:
Hiru taldeentzako, Proiektuetarako proposamenak eraiketa gunean aurkezten ditugu
Seriazioak egitea izan da beste proposamen bat; koloreak, formak eta kopiaketak kontutan hartu behar izan dituzte

Txirritx-en irudia koloreztatzen
2018(e)ko irailaren 7(a), ostirala
LEHENDABIZIKO EGUNA
Kaixo denori!!!
Atsegin handiz agurtzen gara lehendabiziko egun honetan! Emozioak pil-pilean izan ditugu baina gogotsu eta gustura eman diogu hasiera ikasturte berriari.
Goiza lasai eta martxa onean joan da beraz, asteburu ona pasa eta astelehenerarte!
2018(e)ko ekainaren 21(a), osteguna
Udarekin loturiko azken proiektua
Ikasturteari amaiera emateko, udararekin loturiko proiektu bat egitea pentsatu dugu. Horretarako, lehenik eta behin, tenperaz mural handi bat margotu dugu eta bertan, zerua, mendia, ibaia eta itsasoa irudikatu ditugu.


Hau egin ondoren. gure muralean pegatzeko animalia ezberdinak margotu eta moztu ditugu. Alde batetik, mendian egoten diren animaliak (behiak, ardiak...); bestetik, ibaian edo bere inguruetan ibiltzen diren arrain (amuarrainak, izokinak...) eta animaliak (igelak, ahateak, arratoiak...); eta bukatzeko, itsasoan bizi direnak (izurdeak, marrazoak, itsas zaldiak, itsas izarrak...).
Begiratu zein polita geratu zaigun azkenean!!!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)















































