2017(e)ko ekainaren 14(a), asteazkena

Itsasoaren murala!

Azken aste hauetan itsasoa gaia lantzen ari gara. Estanisek gai honi sarrera eman zion eta itsasoari buruzko gauza ezberdinak ikasten ari gara.
Aste honetako proiektu proposamenetan hiru gauza egin ditugu. Eta badakizue zein zen bat? Mural handi bat egin eta hau apaindu dugu!!

Lehenengoko uretan bizi diren animalia ezberdinak margoztu ditugu, ondoren moztu eta azkenik muralean itsatsi ditugu.Horrela ikasi dugu itsas maskorrak itsasoan behean egoten direla eta ez ur azalean, marrazoak eta arrainak itsasoan goian zein behean egon daitezkeela, karramarroak ere hondarretan egoten direla, olagarroak 8 hainka dituztela....
Ikusi duzue zein polita geratu den? Denon artean egin dugu eta orain gure gelako horma askoz ere politagoa da!


Laster laster itsasoa gelako paretan ikusi beharrean gertutik ikusiko dugu, badator uda eta!

Gurasoak Ikastolan bisitan!

Kaixo guztiori!

Hiruhilabete honetan gonbidapen bat luzatu genizuen gurasooi. Guraso batzuk animatu zarete eta mila esker eman nahi dizuegu zuen ekarpenak egiteagatik, bakoitza gauza ezberdinei buruz jardun da, bakoitzak bere hondar alea eskainiz.

Ainhoa erleen inguruan hitz egitera etorri zitzaigun, eta hortik jakin genituen erleen hainbat bitxikeria!

Lore ere etorri zitzaigun, Lore erizaina da eta bere lanaren zati bat nola egiten duten erakutsi zigun. Hainbat tresna ekarri zituen eta ikasleak hauek probatzeko aukera izan zuten. Azkenik gomendio batzuk ere eman zizkigun udarako, krema bota, bisera jantzi, ura edan…

Estanis itsas ikerketari buruzko hitzaldi bat ematera etorri zitzaigun eta zenbat gauza ikasi genituen! Badakizue BOB ESPONJA benetan existitzen den itsas-animalia bat dela? Asko gustatu zitzaigun Estanisek kontatutakoa!

Maialen  ipuin bat kontatzera etorri zitzaigun, eta zelako ipuin polita!!! Haur zein irakasle aho zabalik geratu ginen ipuina entzuten.

Eskerrik asko guztioi etortzeagatik! Asko gustatu zaigu zuen ekarpenak! Datorren urterako ere gonbidapen hau zabalik geratzen da.

2017(e)ko maiatzaren 30(a), asteartea

Loiolara Txangoa!

Pasa den ostiralean Loiolara irteera egin genuen HH4 eta HH5eko ikasleok. Bertan hainbat gauza egin genituen.

Heldu ginenean autobusetik jaitsi eta taldeka ipini ginen. Ondoren ibilaldi bat egin genuen eta ibilaldi bukaeran iturri bat aurkitu genuen! Bertan ura edan genuen eta nahi zutenek zelai zabal batean zeuden zezenak ikusi zituzten!

Ondoren gose handia genuenez bueltatu egin ginen eta gela bakoitza zuhaitz baten itzalpean ipini ginen. Horrela lasai lasai eta gerizpetan gure bazkaria jan genuen. 

Gero jolasten ibili ginen hango zelai handian. Iturri bat ere bazegoen eta gustura ibili ginen korrika, urarekin jolasten…

Ondoren gure irakasleek izozkia erosi ziguten eta, zelako goxoa!!

 Azkenik berriro autobusera igo ginen eta batzuk lokartu ere egin ziren!!

Hurrengoan berriro ere txango bat egiteko prest gaude.

2017(e)ko maiatzaren 9(a), asteartea

Gurasoen parte hartzea gelan

Guraso honek hiru geletako haurrak aukeratu ditu antzerki txiki bat egiteko, horrela antzerki bidez erleen “zereginak” hobeto ulertu ahal izateko. Zein langileak eta zenbat gauza egiten dituzten gure inguruan dabiltzan animalia txikitxo horiek! Ahoaren azpian kutxa txiki bat bezalakoa daukate eta hor garraiatzen dute loreetatik hartzen duten polena. Bazenekiten erleen artean erle emeak agintzen duela eta arrak egiten duela lana? 
Ondoren hartutako polen hori panel batzuetara eramaten dute eta… magia! Eztia sortzen dute.  Eta… ezti horrek ura duenez haien hegoekin haizea ematen die eta ura kentzen die.

Mila esker Ainhoa zure azalpenengatik!! Hemendik aurrera eztia jaten dugunean badakigu nondik datorren!

2017(e)ko apirilaren 6(a), osteguna

Ogiaren elaborazioa!

Aste honetako Proiektu Proposamena ogiaren elaboraziorako prozedura izan da. Hau jarduera ezberdinen bitartez landu dugu.
Lehenengo egunean ogiaren elaboraziorako sekuntziak landu genituen.
Bigarren egunean aldiz, osagaien kantitateak idatzi genituen eta labean sartzeko jarraibideak orriaren atzekaldean itsatsi genituen.
Hirugarren egunean orea egin genuen, ondoren etxera eraman dute labean sartzeko eta…
azken egunean dastatu egin dugu!

Hona hemen orea egiten egon gareneko argazki batzuk!














 


2017(e)ko martxoaren 27(a), astelehena

Erosketak egiten herriko dendetan!



Aurreko astean, astero bezala Proiektu Proposamen berri bat izan genuen. Proiektu honen helburua azken egunean erosketak egitera joatea zen. Horretarako astean zehar, erosketa zerrenda prestatu genuen bai idatziz baita irudi batzuen laguntzaz ere. 
Azken egunean erosketak egitera atera ginen eta herriko denda ezberdinak pasatu genituen, hala nola, farmazia, fruta denda, kioskoa eta okindegia. Gure helburua ikasleak salerosketan trebatzea, herriko denda ezberdinetan ibiltzen ikastea eta herrian autonomiaz mugitzen hastea izan zen. 

Hona hemen gure irteerako argazki batzuk!

FARMAZIAN TIRITAK EROSTEKO PREST




TIRITAK EROSTEN
OKINDEGIAN
KIOSKOAN
FRUTA DENDAN
FARMAZIAN SARTZEKO ILARA ITXAROTEN
EGUNKARIA EROSTEKO ZAIN
FRUTA DENDARA SARTZEKO PREST
OGIA ESKATZEN
SAGARRAK ORDAINTZEKO PREST
EGUNKARIA ESKATZEN
SAGARRAK ORDAINTZEKO PISATU ETA ORDAINTZEKO PREST!
OGIA AUKERATZEN