2017(e)ko urtarrilaren 27(a), ostirala

PROIEKTU PROPOSAMENAK



Kaixo berriz ere,

Honezkero badakizue astean hiru proiektu proposamen eskaintzen diegula gure protagonista txiki hauei ezta? Astelehenetik ostegunera bitartean, hiru proiektu edo jarduera burutzera gonbidatzen ditugu, eta beraiek kudeatu behar izaten dute denbora, nahia eta asmoa. 

Beraien interesa pizteko moduko jarduerak edo jolasak aurkezten dizkiegu eta oso gustura hartzen dituzte asteko erronka berriak.

Beraz, jolas librearen ondoren, 10.00etatik  11:00ak bitartean, "PROIEKTU PROPOSAMEN"ekin  hitzordua egunero .

Hona hemen iruditan, adibide batzuek:


    Babarrunak aletzen



                                                    Zenbakiak eta kopuruak lantzen


 

Lehen urratsak irakurketa-idazketan


Mozketa lanetan


Plastikan

2016(e)ko azaroaren 16(a), asteazkena

LEHENENGO PAUSO TXIKIAK






Kaixo familia, 

Hemen gara aurtengo ikasturteko gora beherak kontatzeko erabiliko dugun Blog-ari hasiera ematen. Bada ordua ez!

Egia esan hasierako hilabete hauetan lan asko izan dugu baina jadanik martxa hartuta, zuei lehengo bi hilabete hauetan izandakoaren berri eman nahi dizuegu labur- labur bada ere.

Intentsoa, baina emankorra izaten ari da eta haurrak oso gustura dabiltza. 

Hona hemen zenbait argazki:

  • Garraio eta harriekin jolasean:



  • Eraiketa gunean: Egurra, legoko piezak, animaliak eta bestelakoak...









 

  •  Tenpera txokoa:






  • Gune sinbolikoa:






  • Irakurketa- idazketa gunea:








  • Puzzleekin eta mahai jolasetan:








  • Plastika: 








2016(e)ko ekainaren 1(a), asteazkena

10.GAIA


URAREKIN JOLASEAN  “Glu-glu-glu”
Hamargarren unitatean  ekitaldi guztiak lotzeko bide ematen duen interesgunea URa da. Interesgune horren inguruan, hainbat jarduera egingo ditugu. Ura aztertzeaz gain, itsasoko eta ibaietako arrainak ezagutuko ditugu.
Hamargarren gaiarekin batera landuko dugun ipuina “Jon zikinen anaia” izango da. Oraingoan hiztegia ondorengoa izango da:

ZIKINA
GARBIA
ITSASOA
IBAIA
IGERILEKUA
AINTZIRA
BALEA
ARRAINONTZIA
SAREA
MARRAZOA
LEGATZA
TXITXARROA
SARDINA
IZOKINA
AMUARRAINA


2016(e)ko maiatzaren 10(a), asteartea

HERRIKO DENDETARA IRTEERA

Gaur goizean herriko dendak ikustera joan gara. Ederki pasa dugu fruta dendak, gozoki dendak, harategiak, zapata dendak... ikusten. Gainera, oparitu dizkiguten gailetak maalako parkean jateko tartetxo bat izan dugu.
Hementxe dituzue ateratako argazkiak.






9. GAIA

9.GAIA
AUZOA, EROSKETAK  “Txotxak txotx”

Bederatzigarren unitatean ekitaldi guztiak lotzeko bidea ematen duten interesguneak bi izango dira: auzoa eta erosketak. Interesgune horiek oinarri hartuta, hainbat jarduera egingo ditugu. Horien artean, herriko dendak ezagutuko ditugu.

Gai honekin batera landuko ditugun ipuina “Sasi guztien gainetik” izango da. Landuko dugun hiztegia ondorengoa izango da:

OKINDEGIA
ARRAINDEGIA
FRUTA-DENDA
HARATEGIA
JANTZI-DENDA
BOTIKA
LORADENDA
KIOSKOA
DIRUA
EROSKETEN
ZERRENDA
ARGAZKI-DENDA
AURREZKI KUTXA
KUTXAZAINA
LIBURU-DENDA
SUPERMERKATUA
BELARRIA
ATZAMARRAK
ZAPATAK

GAIKO IPUINA: Sasi guztien gainetik

2016(e)ko maiatzaren 4(a), asteazkena

ANTZERKIA

Atzo goizean Meka Lanbide Eskolako ikasleen antzerkia ikusteko aukera izan genuen. Antzerkia bukatu ondoren dantza egitera animatu gintuzten!
Hementxe dituzue argazki gutxi batzuk, ea gustatzen zaizkizuen!