2016(e)ko ekainaren 1(a), asteazkena

10.GAIA


URAREKIN JOLASEAN  “Glu-glu-glu”
Hamargarren unitatean  ekitaldi guztiak lotzeko bide ematen duen interesgunea URa da. Interesgune horren inguruan, hainbat jarduera egingo ditugu. Ura aztertzeaz gain, itsasoko eta ibaietako arrainak ezagutuko ditugu.
Hamargarren gaiarekin batera landuko dugun ipuina “Jon zikinen anaia” izango da. Oraingoan hiztegia ondorengoa izango da:

ZIKINA
GARBIA
ITSASOA
IBAIA
IGERILEKUA
AINTZIRA
BALEA
ARRAINONTZIA
SAREA
MARRAZOA
LEGATZA
TXITXARROA
SARDINA
IZOKINA
AMUARRAINA


2016(e)ko maiatzaren 10(a), asteartea

HERRIKO DENDETARA IRTEERA

Gaur goizean herriko dendak ikustera joan gara. Ederki pasa dugu fruta dendak, gozoki dendak, harategiak, zapata dendak... ikusten. Gainera, oparitu dizkiguten gailetak maalako parkean jateko tartetxo bat izan dugu.
Hementxe dituzue ateratako argazkiak.






9. GAIA

9.GAIA
AUZOA, EROSKETAK  “Txotxak txotx”

Bederatzigarren unitatean ekitaldi guztiak lotzeko bidea ematen duten interesguneak bi izango dira: auzoa eta erosketak. Interesgune horiek oinarri hartuta, hainbat jarduera egingo ditugu. Horien artean, herriko dendak ezagutuko ditugu.

Gai honekin batera landuko ditugun ipuina “Sasi guztien gainetik” izango da. Landuko dugun hiztegia ondorengoa izango da:

OKINDEGIA
ARRAINDEGIA
FRUTA-DENDA
HARATEGIA
JANTZI-DENDA
BOTIKA
LORADENDA
KIOSKOA
DIRUA
EROSKETEN
ZERRENDA
ARGAZKI-DENDA
AURREZKI KUTXA
KUTXAZAINA
LIBURU-DENDA
SUPERMERKATUA
BELARRIA
ATZAMARRAK
ZAPATAK

GAIKO IPUINA: Sasi guztien gainetik

2016(e)ko maiatzaren 4(a), asteazkena

ANTZERKIA

Atzo goizean Meka Lanbide Eskolako ikasleen antzerkia ikusteko aukera izan genuen. Antzerkia bukatu ondoren dantza egitera animatu gintuzten!
Hementxe dituzue argazki gutxi batzuk, ea gustatzen zaizkizuen!





2016(e)ko apirilaren 4(a), astelehena

8.GAIA


UDABERRIAN  “Loretxin, loretxo”
Zortzigarren unitatean ekitaldi guztiak lotzeko bide ematen duen interesgunea udaberria da. Interesgune horren inguruan, hainbat jarduera egingo ditugu. Udaberriko olerki eta asmakizunen bilduma prestatuko dugu gelan.
Zortzigarren gaiarekin batera landuko dugun ipuina “Hansel eta Gretel” izango da. Oraingoan hiztegia ondorengoa izango da:


HABIA
TXEPETXA
LOREA
ARROSA
LILIA
KRABELINA
BITXILOREA
TXANTXANGORRIA
TXOLARREA
KUKUA
KANARIOA
LORE SORTA
ERLEA
LIZTORRA


GAIKO IPUINA: Hansel eta Gretel

2016(e)ko martxoaren 15(a), asteartea

LANBIDEAK EZAGUTZEN ...

Gaur goizean lanbideak ikustera joan gara. Horretarako, herrian zehar bueltatxo bat eman dugu. Hementxe dituzue ateratako argazkiak.





Ez pentsa lanik egin ez dugunik! Ikusitakoarekin hau da bete dugun fitxa.




2016(e)ko martxoaren 3(a), osteguna

7.GAIA



OGIBIDEAK “Zertan? Lan eta lan”
Zazpigarren unitatean ekitaldi guztiak lotzeko bide ematen duen interesgunea lanbideei dagokiona da. Interesgune hori oinarri hartuta, hainbat jarduera egingo ditugu. Lanbideak aztertuko ditugu, tartean gurasoen eta aitona-amonen lanbideak ere izendatuko ditugu.
Zazpigarren gaiarekin batera landuko dugun ipuina “Martin txiki eta basajaunak” izango da. Landuko dugun hiztegia ondorengoa izango da:


MARTIN TXIKI
BASAJAUN
ARGIKETARIA
AROTZA
ASTRONOMOA
BASERRITARRA
BULEGARIA
DENDARIA
EHIZTARIA
ERLOJU ZAHARRA
ETXEKOANDREA
GARBITZAILEA
IGELTSEROA
INPRIMAGAILUA
IRAKASLEA
JOSTUNA
KANELOIAK
LANABESAK
LAPURRA
MEDIKUA
MEKANIKARIA
ORDENAGAILUA
PERU
SUHILTZAILEA
SUHILTZAILEEN KAMIOIA
SUTEA
SUKALDARIA
TERMOMETROA
TOMATE POTOA



GAIKO IPUINA: Martin txiki eta basajaunak.