2019(e)ko urtarrilaren 22(a), asteartea

BADATOR GURE ZIRKUA!

Aste hontako proiekturako proposamena, familientzako erakustaldi pedagogikorako proiektua da. Karpa handi bat egiten hasi gara denon artean! Erdiko aretoa apaintzen hasi gara!












OPORREN ITZULERA GOGO HANDIZ!

Kaixo lagunok,

Zer moduz joan dira oporrak? Oporren bueltan lanerako gogoz itzuli gara. Lehenengo astean, gai berriarekin hasi gara. Orain lantzen garen gaia NEGUA da, eta honekin batera GIZA GORPUTZA. Ipuina entzun ondoren, lehenego astean, bertako pertsonaia margotu genuen, Mari Kanela.

























Eta matematika-logikan, olentzerok ekarritako jolas ezberdinekin nola jolasten den ikasi dugu, memoria eta arreta landuaz.









OLENTZERO ETA MARI DOMINGI-ren BISITA

Gabonak pasatu diren arren, pendiente genuen bizi izandako esperientzia polit eta ikusgarria zuekin partekatzea. Olentzero eta Mari Domingi opari eta guzti gerturatu ziren guregana eta ilusioz betetako sakua dastatzeko aukera izan gendun! Eskerrik asko Olentzero eta Eskerrik asko Mari Domingi, datorren urte arte!!!










2018(e)ko abenduaren 20(a), osteguna

GABON AURREKO ASTEAK!!!

Konturatu baino lehen Gabonak harrapatuta gaude!
Badira aste batzuek ezer idatzi gabe gaudela baina gure ikasleak lan eta lan fin-fin ibili dira guk ezer argitaratu izan ez badugu ere. Denetik egin dugu: plastika arloari lotutakoak, matematika eta logika arlokoak eta idazketaren ingurukoak.
Bitarte honetan, egun berezi batzuek izan ditugu azaroaren 25: Genero Indarkeriaren kontrako Nazioarteko eguna eta Abenduaren 3: Euskararen Nazioarteko eguna.
Hona hemen azken aste hauetan egindako lanen zenbait irudi.


















2018(e)ko azaroaren 20(a), asteartea

BERDINAK EDO EZBERDINAK

Zuhaitzetako hostoak ezagutu eta landu ondoren, mate-logikako proiektuan hosto berdinak bakarrik borobildu ditugu, berdeak direnak. Hona hemen argazki batzuk.