2018(e)ko ekainaren 21(a), osteguna

Udarekin loturiko azken proiektua

Ikasturteari amaiera emateko, udararekin loturiko proiektu bat egitea pentsatu dugu. Horretarako, lehenik eta behin, tenperaz mural handi bat margotu dugu eta bertan, zerua, mendia, ibaia eta itsasoa irudikatu ditugu.




Hau egin ondoren. gure muralean pegatzeko animalia ezberdinak margotu eta moztu ditugu. Alde batetik, mendian egoten diren animaliak (behiak, ardiak...); bestetik, ibaian edo bere inguruetan ibiltzen diren arrain (amuarrainak, izokinak...) eta animaliak (igelak, ahateak, arratoiak...); eta bukatzeko, itsasoan bizi direnak (izurdeak, marrazoak, itsas zaldiak, itsas izarrak...).






Begiratu zein polita geratu zaigun azkenean!!!




2018(e)ko ekainaren 12(a), asteartea

Ipuin laburra idazten!

Aurreko astean, Jon Zikinen Anaia-ren ipuin laburra idatzi genuen.

Benetako idazleak izango bagina bezala, mahaian eseri, papera eta arkatza hartu eta kontzentrazio handiarekin, ikusi zein lan polita atera zitzaigun.

Laister izango duzue zuen etxetan ikusteko aukera!!!




Hona hemen, ipuin laburraren aurrerapentxo bat...



Erakustaldi Pedagogikoa: Oporretara Goaz!!!

Maiatzaren 24ean, “Oporretara Goaz” ikuskizuna eskeini genuen erdiko aretoan. Oporretara Benidorm-era, Afrikara eta Estatu Batuetara joan ginen eta bertako abestiak dantzatu genituen.

Zein polita izan zen eta zenbat gozatu genuen! 

Norbaitek egunean bertan ikusterik izan ez balu, hemen duzue bideoa.

Txangoa Debara!

Maiatzaren 25ean Debara joan ginen eta nahiz eta eguraldi triste xamarra egin, oso ondo pasa genuen!!!

Heldu bezain laister euria hasi zuen eta frontoira joan ginen. Bertan geundela irakasleek gailetak eman zizkiguten jateko gose ginen eta!

Han geundela atertu zuela ematen zuen eta beraz paseotxo bat ematera joan ginen, baina berriz euria hasi zuenez  aterpe batean sartu behar izan ginen. Ez zuela atertzen eta frontoira joan ginen korrika bertan bazkaltzeko!

Frontoian taldeetan eserita bazkaldu genuen eta gero bertan jolastu genuen. Ondoren izozkiak jan genituen eta parkera joan ginen! Zelako parke ederra Debakoa! Tirlolinan izugarri gozatu genuen!

Ondoren autobusa hartu eta Elgoibarrera bueltatu ginen neka-neka eginda!

















2018(e)ko maiatzaren 10(a), osteguna

Udaberriarekin loturiko beste proiektu txiki batzuk

Azkeneko asteetan "udaberria" gaiaren inguruan hainbat proiektu txiki aurrera eraman ditugu: Pepito jauna egin dugu, tximeleta margotu dugu, txantxangorria osatu dugu, lorea apaindu dugu...
Oraingo honetan, beste 2 ideia polit izan ditugu.

Alde batetik, plastika gunean erlearen kareta egitea pentsatu dugu. Polit-polita geratzeko eta benetako erlea emateko, guztion artean zein koloretakoa egingo dugun erabaki dugu: beltza eta horia egingo dugu. Begiratu zein polita geratu zaigun!!!





Eta bestetik, "udaberria" gaiari amaiera emateko, irakurketa-idazketa gunean bokalak eta koloreak landuaz hiru lore ezberdin margotu ditugu. Baina kasu honetan ariketak adierazi digu zein kolorerekin margotu behar dugun atal bakoitza : adibidez "a" hizkia agertzen den atal guztiak horiz, "e" hizkia agertzen denak gorriz...



Erreka Mariren ikuskizuna

Atzo Erreka Mariren txontxongilo ikuskizuna izan genuen ikastolan! 

Badakizue zein den Erreka Mari?
Euskal Herriko azken lamia da!! Erreketan bizi da eta beraz erreka hauek ondo zaindu behar ditugu, izan ere, zikintzen baditugu Erreka Mari hil egingo da eta beraz Euskal Herrian lamirik gabe geratuko gara!

Kontua da, Erreka Marik bere errekatik ihes egin zuela eta beste erreka batera joan zela, baina ez dakigu zein erreketara, beraz, onena gure inguruan ditugun erreka guztiak ondo zaintzea izango da, badaezpada bertan bizi bada ere!




Meka-koen antzerkia Ikastolan

Otsailaren 3an, Meka-ko ikasleek antzerki poit bat eskeini ziguten Musika gela berrian.

Zein polita izan zen eta zenbat dantza egin genuen!!!