2018(e)ko martxoaren 15(a), osteguna

"Lanbideak eta erosketak" gaiarekin loturiko proiektu eta ekintza batzuk

"Lanbideak eta erosketak" gaiak, hainbat proiektu eta ekintza ezberdin egiteko aukera eman digu. 

Lehenik eta behin, lanbideen inguruan zer dakiten galdetu diegu haurrei: zein lanbide ezagutzen dituzten, lanbide bakoitzean zer egiten den, beraiei gehien zein gustatzen zaien... Erosketekin ere berdina egin dugu: inoiz erosketarik egin al duten galdetu diegu, nola eta non erosten diren gauzak, zer behar den horretarako...

Eta behin beraien ezagutzak jakin ditugunean, gai hauen inguruan zer gehiago ikastea edo egitea nahi duten galdetu diegu. Beraien nahirik handiena, dendarietara jolasteko denda bat montatzea dela ikusi dugu, eta beraz, martxan jarri gara. 

Bertan janari ezberdinak salduko ditugunez, janarien marrazki ezberdinak eman dizkiegu beraiek margotu eta mozteko.



Hau egindakoan, sortu ditugun janari guztiak hartu eta kaxa ezberdinetan sartu ditugu. Janari bakoitzak bere prezioa izango du eta hau kontuan izan beharko dugu janaria erosterako edo saltzerako orduan. Eta nola ez, dirua ere sortu dugu, salerosketa hau realagoa izateko.





Behin gelako dendan nahikoa trebatu ondoren, salerosketa prozesu hau nola izaten den argiago ikusteko, herriko dendetara irteeratxo bat egitea pentsatu dugu. Baina erosketetara joan aurretik, zer erosi behar dugun pentsatu behar!!! Hori dela eta, erosketen zerrenda bat egitea erabaki dugu, behin kalera irtendakoan ezer ere ez ahazteko.




Eta azkenik, erosketa zerrenda hartuta herriko denda mota ezberdinetara joan gara: botikan tiritak erosi ditugu, okindegian ogia, fruta denda sagarrak...












2018(e)ko otsailaren 16(a), ostirala

Euskal Inauteriak

Ostiralean Euskal Inauteriak ospatu genituen ikastolan. Oraingoan ere eguraldia ez genuen lagun izan, eta ondorioz, ekintza barruan egin behar izan genuen. 2, 3 eta 4 urtekoak erdiko aretoan elkartu ginen eta bertan dantza mordo bat egin genuen.




2018(e)ko otsailaren 14(a), asteazkena

Ostegun Gizen!

Ostegun Gizen ospatzeko, lehenik sorginez mozorrotu ginen. Ondoren, edabe magikoa prestatu, magia pixka bat egin eta nola ez, abestu eta dantzatu egin genuen. Bukatzeko, merendola goxo-goxo batekin amaitu genuen.







2018(e)ko otsailaren 7(a), asteazkena

Lurreko jolas berriak goiko parkean

Gure kanpo espazioak pixkanaka apaintzen eta hobetzen jarraitzen dugu eta goiko parkean, aurretik genituen jolasez gain, lurreko jolas batzuk gehitzea pentsatu dugu.

Begiratu zein gustura ibiltzen diren bertan jolasean!!!









Santa Ageda

Otsailaren 2an, ostiralean, Santa Ageda ospatu genuen ikastolako erdiko aretoan. Gure asmoa kalera ateratzea bazen ere, eguraldi txarra egin zuenez bertan ospatu beharrean aurkitu ginen. Gurasoak ere gerturatu zinaten ikustera eta denon artean kantuan aritu ginen. 

Eskerrik asko gerturatu zineten guztioi!











Zirku Kolosala



Zirku Kolosala

Urtarrilaren 25ean, ostegunean, “Animalien Zirkua” ikuskizuna eskeini genuen erdiko aretoan. Bertan aurkezleak, palomita eta globo saltzaileak, elefanteak, lehoiak, tximuak, trapezistak eta
pailazoak izan genituen. Zein polita izan zen eta zenbat gozatu genuen! 

Norbaitek egunean bertan ikusterik izan ez balu, hemen duzue bideoa.

2018(e)ko otsailaren 5(a), astelehena

Psikomotrizitate saioetan jolasean

Dakizuen bezala, astean behin psikomotrizitate saioak izaten ditugu. Bertan material ezberdinekin libreki jolasteko aukera izaten dugu. Begiratu zein gustura ibiltzen garen!