Begiratu zein gustura ibiltzen diren bertan jolasean!!!
2018(e)ko otsailaren 7(a), asteazkena
Lurreko jolas berriak goiko parkean
Gure kanpo espazioak pixkanaka apaintzen eta hobetzen jarraitzen dugu eta goiko parkean, aurretik genituen jolasez gain, lurreko jolas batzuk gehitzea pentsatu dugu.
Begiratu zein gustura ibiltzen diren bertan jolasean!!!
Begiratu zein gustura ibiltzen diren bertan jolasean!!!
Santa Ageda
Otsailaren 2an, ostiralean, Santa Ageda ospatu genuen ikastolako erdiko aretoan. Gure asmoa kalera ateratzea bazen ere, eguraldi txarra egin zuenez bertan ospatu beharrean aurkitu ginen. Gurasoak ere gerturatu zinaten ikustera eta denon artean kantuan aritu ginen.
Eskerrik asko gerturatu zineten guztioi!
Eskerrik asko gerturatu zineten guztioi!
Zirku Kolosala
Zirku Kolosala
Urtarrilaren 25ean, ostegunean, “Animalien Zirkua” ikuskizuna eskeini genuen erdiko aretoan. Bertan aurkezleak, palomita eta globo
saltzaileak, elefanteak, lehoiak, tximuak, trapezistak eta
pailazoak izan genituen. Zein polita izan zen eta zenbat gozatu genuen!
Norbaitek egunean bertan ikusterik izan ez balu, hemen duzue bideoa.
2018(e)ko otsailaren 5(a), astelehena
Psikomotrizitate saioetan jolasean
Dakizuen bezala, astean behin psikomotrizitate saioak izaten ditugu. Bertan material ezberdinekin libreki jolasteko aukera izaten dugu. Begiratu zein gustura ibiltzen garen!
2018(e)ko otsailaren 2(a), ostirala
Gorputza gaiarekin loturiko Proiektu Proposamenak
Gorputza gaia lantzen hasiak gara eta dagoeneko gorputzeko atal gehienak ezagutzen baditugu ere, hauek marrazten eta idazten ahalegindu gara aste honetan.
Alde batetik, plastika gunean haur baten gorputzaren irudia eman diegu eta beraiek bururatu zaizkien gorputzeko atal guztiak marraztu dituzte. Ondoren, margotzeko aukera ere izan dute.

Bestetik, irakurketa-idazketa gunean gure haurren silueta marraztu dugu paper haundian eta gorputzeko atal ezberdinak marraztu ondoren, bakoitzak nahi izan duen atala idatzi du. Ikusi zein polita geratu zaigun!!!

2018(e)ko urtarrilaren 22(a), astelehena
San Sebastian danborrada
Urtarrilaren 19an, San Sebastian bezpera izanik, Ikastolan danborrada egin genuen.
Lehenik, astean zehar sukaldarien txapelak prestatu genituen. Ondoren, entsegu batzuk egin genituen. Eta azkenik, eguna iritsi zenean, danborrada zoragarri bat egin genuen erdiko aretoan. Zelako zarata atera genuen!!!
2018(e)ko urtarrilaren 9(a), asteartea
Olentzero eta Mari Domingi Ikastolan
Aurtengoan ere gerturatu zaizkigu Olentzero eta Mari Domingi Ikastolara.
Hori dela eta, lehenik gela apaintzea pentsatu genuen beraien etorrera ospatzeko. Begiratu zein apaingarri politak prestatu genituen!
Goizeko 10etarako agertu dira Olentzero eta Mari Domingi gurean.
Etorrera beroa prestatu diegu eta ondoren erdiko aretoan, abestiak eskaini dizkiegu.
Azkenik, urte osoan txintxo txintxoak izan garenez, opari zoragarriak eman dizkigute.

Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)