2018(e)ko urtarrilaren 9(a), asteartea

Olentzero eta Mari Domingi Ikastolan

Aurtengoan ere gerturatu zaizkigu Olentzero eta Mari Domingi Ikastolara.

Hori dela eta, lehenik gela apaintzea pentsatu genuen beraien etorrera ospatzeko. Begiratu zein apaingarri politak prestatu genituen!








Goizeko 10etarako agertu dira Olentzero eta Mari Domingi gurean.

Etorrera beroa prestatu diegu eta ondoren erdiko aretoan, abestiak eskaini dizkiegu.

Azkenik, urte osoan txintxo txintxoak izan garenez, opari zoragarriak eman dizkigute.












Euskararen Eguna

Aurtengoan ere ospatu dugu Euskararen Eguna Elgoibar Ikastolan.

Lehenik, Argitxo etorri baino lehen, bere marrazkia margotu eta abestiak errepasatzen egon gara.

Gero, Argitxoren bisita izan dugu eta antzerkitxo bat eskeini digu. Berak esan digunez, kriseilu magiko bat du eta euskaraz hitz egiten badugu piztu egiten da poz-pozik jartzen delako eta ez badugu egiten berriz, itzaldu egiten da. Beraz badakigu, guztiok euskaraz hitz egitera!!!

Ondoren, erdiko aretoan abesti eta dantza saioa izan dugu.

Eta bukatzeko, arratsaldean txokolatada goxo goxoa egin dugu.

Zein ongi pasa dugun!































2017(e)ko azaroaren 17(a), ostirala

Proiektu berriak


Aste honetan 2 proiektu polit egin ditugu:

Alde batetik, inurritegiari buruz gauza mordo bat ikasteko aukera izan dugu: nolakoak izaten diren, non egoten diren, inurri mota ezberdinak egoten direla... Seguru zuen seme-alabek kontatuko zizuetela inurri erregin bat egoten dela, beste batzuk zaindariak izaten direla, inurri langile mordo bat ere egoten dela...

Beno, ba hau guztia ikasi ondoren inurritegi bat egitea pentsatu genuen. Lehenik inurri mota ezberdinak margotu eta moztu genituen. Ondoren, tenperarekin inurritegia irudikatzen saiatu ginen. Eta azkenik, inurri ezberdinak inurritegian kokatu genituen. Zein polita gelditu zitzaigun guztia!!!











Bigarren proiektuan berriz, kolore ezberdinetako hostoen bidez seriazioa landu dugu. Zein kolore tokatuko ote da berdearen ondoren??? Eta horiaren ondoren???


2017(e)ko azaroaren 7(a), asteartea

Aste honetako proiektu proposamenak

Alde batetik, plastika/esperimentazio gunean, aurreko astean mendian bildutako materialarekin esperimentatu dugu eta ondoren "UDAZKENA" idatzi dugu hosto ezberdinak itsatsiz. Hau egin eta gero, gelako gune batean jarriko dugu, gelari udazkenaren itxura ematen joateko.





Irakurketa-idazketa gunean, "UDAZKENA" jarri dugu arbel magnetikoan eta ondoren aurkitutako hosto mota ezberdinen izenak ere idatzi ditugu.



Bukatzeko, matematika/logika gunean, gaztainondoaren, platanondoaren eta haritzaren hostoak bereizten ikasi dugu eta bakoitza kolore ezberdin batekin inguratu dugu.