2017(e)ko azaroaren 7(a), asteartea

Aste honetako proiektu proposamenak

Alde batetik, plastika/esperimentazio gunean, aurreko astean mendian bildutako materialarekin esperimentatu dugu eta ondoren "UDAZKENA" idatzi dugu hosto ezberdinak itsatsiz. Hau egin eta gero, gelako gune batean jarriko dugu, gelari udazkenaren itxura ematen joateko.





Irakurketa-idazketa gunean, "UDAZKENA" jarri dugu arbel magnetikoan eta ondoren aurkitutako hosto mota ezberdinen izenak ere idatzi ditugu.



Bukatzeko, matematika/logika gunean, gaztainondoaren, platanondoaren eta haritzaren hostoak bereizten ikasi dugu eta bakoitza kolore ezberdin batekin inguratu dugu.

Hostoak biltzera irteera

Udazkena gaiarekin hasiak gara eta zer hobeto Ikastola ondoko menditxora irteera bat egitea baino, hostoak, gaztainak, ezkurrak... biltzera. Bildutako guztia, hurrengo astean proiektu proposamen ezberdinak egiteko aprobetxatuko dugu!













2017(e)ko urriaren 24(a), asteartea

2017(e)ko urriaren 9(a), astelehena

IKASTURTE BERRIA

ONGI ETORRIAK 2017-2018 IKASTURTEKO BLOGERA


AURTEN 2013AN JAIOTAKO IKASLEEN ARGAZKIAK, HORIENTZAKO GOMENDIOAK... IZANGO DITUZUE IKUSGAI BERTAN.


HASIERA EMATEKO HONA HEMEN IKASTURTE HASIERAKO TALDE ARGAZKIAK.

HH04A


HH04B


HH04C







2017(e)ko ekainaren 14(a), asteazkena

Itsasoaren murala!

Azken aste hauetan itsasoa gaia lantzen ari gara. Estanisek gai honi sarrera eman zion eta itsasoari buruzko gauza ezberdinak ikasten ari gara.
Aste honetako proiektu proposamenetan hiru gauza egin ditugu. Eta badakizue zein zen bat? Mural handi bat egin eta hau apaindu dugu!!

Lehenengoko uretan bizi diren animalia ezberdinak margoztu ditugu, ondoren moztu eta azkenik muralean itsatsi ditugu.Horrela ikasi dugu itsas maskorrak itsasoan behean egoten direla eta ez ur azalean, marrazoak eta arrainak itsasoan goian zein behean egon daitezkeela, karramarroak ere hondarretan egoten direla, olagarroak 8 hainka dituztela....
Ikusi duzue zein polita geratu den? Denon artean egin dugu eta orain gure gelako horma askoz ere politagoa da!


Laster laster itsasoa gelako paretan ikusi beharrean gertutik ikusiko dugu, badator uda eta!

Gurasoak Ikastolan bisitan!

Kaixo guztiori!

Hiruhilabete honetan gonbidapen bat luzatu genizuen gurasooi. Guraso batzuk animatu zarete eta mila esker eman nahi dizuegu zuen ekarpenak egiteagatik, bakoitza gauza ezberdinei buruz jardun da, bakoitzak bere hondar alea eskainiz.

Ainhoa erleen inguruan hitz egitera etorri zitzaigun, eta hortik jakin genituen erleen hainbat bitxikeria!

Lore ere etorri zitzaigun, Lore erizaina da eta bere lanaren zati bat nola egiten duten erakutsi zigun. Hainbat tresna ekarri zituen eta ikasleak hauek probatzeko aukera izan zuten. Azkenik gomendio batzuk ere eman zizkigun udarako, krema bota, bisera jantzi, ura edan…

Estanis itsas ikerketari buruzko hitzaldi bat ematera etorri zitzaigun eta zenbat gauza ikasi genituen! Badakizue BOB ESPONJA benetan existitzen den itsas-animalia bat dela? Asko gustatu zitzaigun Estanisek kontatutakoa!

Maialen  ipuin bat kontatzera etorri zitzaigun, eta zelako ipuin polita!!! Haur zein irakasle aho zabalik geratu ginen ipuina entzuten.

Eskerrik asko guztioi etortzeagatik! Asko gustatu zaigu zuen ekarpenak! Datorren urterako ere gonbidapen hau zabalik geratzen da.