2017(e)ko otsailaren 9(a), osteguna
Proiektu Proposamenak!!!
Seguru dagoeneko argazki gehiago ikusteko irrikitan zaudetela! Hona hemen, egin izan diren beste hainbat proiektu proposamenen irudi batzuek:
2017(e)ko urtarrilaren 27(a), ostirala
PROIEKTU PROPOSAMENAK
Kaixo berriz ere,
Honezkero badakizue astean hiru proiektu proposamen eskaintzen diegula gure protagonista txiki hauei ezta? Astelehenetik ostegunera bitartean, hiru proiektu edo jarduera burutzera gonbidatzen ditugu, eta beraiek kudeatu behar izaten dute denbora, nahia eta asmoa.
Beraien interesa pizteko moduko jarduerak edo jolasak aurkezten dizkiegu eta oso gustura hartzen dituzte asteko erronka berriak.
Beraz, jolas librearen ondoren, 10.00etatik 11:00ak bitartean, "PROIEKTU PROPOSAMEN"ekin hitzordua egunero .
Hona hemen iruditan, adibide batzuek:
Zenbakiak eta kopuruak lantzen
Babarrunak aletzen
Zenbakiak eta kopuruak lantzen
Lehen urratsak irakurketa-idazketan
Mozketa lanetan
Plastikan
2016(e)ko azaroaren 16(a), asteazkena
LEHENENGO PAUSO TXIKIAK

Kaixo familia,
Hemen gara aurtengo ikasturteko gora beherak kontatzeko erabiliko dugun Blog-ari hasiera ematen. Bada ordua ez!
Egia esan hasierako hilabete hauetan lan asko izan dugu baina jadanik martxa hartuta, zuei lehengo bi hilabete hauetan izandakoaren berri eman nahi dizuegu labur- labur bada ere.
Intentsoa, baina emankorra izaten ari da eta haurrak oso gustura dabiltza.
Hona hemen zenbait argazki:
- Garraio eta harriekin jolasean:
- Eraiketa gunean: Egurra, legoko piezak, animaliak eta bestelakoak...
- Tenpera txokoa:
- Gune sinbolikoa:
- Irakurketa- idazketa gunea:
- Puzzleekin eta mahai jolasetan:

- Plastika:
2016(e)ko irailaren 16(a), ostirala
2016(e)ko ekainaren 1(a), asteazkena
10.GAIA
URAREKIN JOLASEAN “Glu-glu-glu”
Hamargarren unitatean ekitaldi guztiak lotzeko bide ematen duen interesgunea URa da. Interesgune horren inguruan, hainbat jarduera egingo ditugu. Ura aztertzeaz gain, itsasoko eta ibaietako arrainak ezagutuko ditugu.
Hamargarren gaiarekin batera landuko dugun ipuina “Jon zikinen anaia” izango da. Oraingoan hiztegia ondorengoa izango da:
ZIKINA
|
GARBIA
|
ITSASOA
|
IBAIA
|
IGERILEKUA
|
AINTZIRA
|
BALEA
|
ARRAINONTZIA
|
SAREA
|
MARRAZOA
|
LEGATZA
|
TXITXARROA
|
SARDINA
|
IZOKINA
|
AMUARRAINA
|
2016(e)ko maiatzaren 10(a), asteartea
HERRIKO DENDETARA IRTEERA
Gaur goizean herriko dendak ikustera joan gara. Ederki pasa dugu fruta dendak, gozoki dendak, harategiak, zapata dendak... ikusten. Gainera, oparitu dizkiguten gailetak maalako parkean jateko tartetxo bat izan dugu.
Hementxe dituzue ateratako argazkiak.
Hementxe dituzue ateratako argazkiak.
9. GAIA
9.GAIA
AUZOA, EROSKETAK “Txotxak txotx”
Bederatzigarren unitatean ekitaldi guztiak lotzeko bidea ematen duten interesguneak bi izango dira: auzoa eta erosketak. Interesgune horiek oinarri hartuta, hainbat jarduera egingo ditugu. Horien artean, herriko dendak ezagutuko ditugu.
Gai honekin batera landuko ditugun ipuina “Sasi guztien gainetik” izango da. Landuko dugun hiztegia ondorengoa izango da:
OKINDEGIA
|
ARRAINDEGIA
|
FRUTA-DENDA
|
HARATEGIA
|
JANTZI-DENDA
|
BOTIKA
|
LORADENDA
|
KIOSKOA
|
DIRUA
|
EROSKETEN
ZERRENDA
|
ARGAZKI-DENDA
|
AURREZKI KUTXA
|
KUTXAZAINA
|
LIBURU-DENDA
|
SUPERMERKATUA
|
BELARRIA
|
ATZAMARRAK
|
ZAPATAK
|
![]() |
| GAIKO IPUINA: Sasi guztien gainetik |
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)


















































