2016(e)ko apirilaren 4(a), astelehena

8.GAIA


UDABERRIAN  “Loretxin, loretxo”
Zortzigarren unitatean ekitaldi guztiak lotzeko bide ematen duen interesgunea udaberria da. Interesgune horren inguruan, hainbat jarduera egingo ditugu. Udaberriko olerki eta asmakizunen bilduma prestatuko dugu gelan.
Zortzigarren gaiarekin batera landuko dugun ipuina “Hansel eta Gretel” izango da. Oraingoan hiztegia ondorengoa izango da:


HABIA
TXEPETXA
LOREA
ARROSA
LILIA
KRABELINA
BITXILOREA
TXANTXANGORRIA
TXOLARREA
KUKUA
KANARIOA
LORE SORTA
ERLEA
LIZTORRA


GAIKO IPUINA: Hansel eta Gretel

2016(e)ko martxoaren 15(a), asteartea

LANBIDEAK EZAGUTZEN ...

Gaur goizean lanbideak ikustera joan gara. Horretarako, herrian zehar bueltatxo bat eman dugu. Hementxe dituzue ateratako argazkiak.





Ez pentsa lanik egin ez dugunik! Ikusitakoarekin hau da bete dugun fitxa.




2016(e)ko martxoaren 3(a), osteguna

7.GAIA



OGIBIDEAK “Zertan? Lan eta lan”
Zazpigarren unitatean ekitaldi guztiak lotzeko bide ematen duen interesgunea lanbideei dagokiona da. Interesgune hori oinarri hartuta, hainbat jarduera egingo ditugu. Lanbideak aztertuko ditugu, tartean gurasoen eta aitona-amonen lanbideak ere izendatuko ditugu.
Zazpigarren gaiarekin batera landuko dugun ipuina “Martin txiki eta basajaunak” izango da. Landuko dugun hiztegia ondorengoa izango da:


MARTIN TXIKI
BASAJAUN
ARGIKETARIA
AROTZA
ASTRONOMOA
BASERRITARRA
BULEGARIA
DENDARIA
EHIZTARIA
ERLOJU ZAHARRA
ETXEKOANDREA
GARBITZAILEA
IGELTSEROA
INPRIMAGAILUA
IRAKASLEA
JOSTUNA
KANELOIAK
LANABESAK
LAPURRA
MEDIKUA
MEKANIKARIA
ORDENAGAILUA
PERU
SUHILTZAILEA
SUHILTZAILEEN KAMIOIA
SUTEA
SUKALDARIA
TERMOMETROA
TOMATE POTOA



GAIKO IPUINA: Martin txiki eta basajaunak.

IKASTOLAKO ZIRKUA!

GOGORATU! Gaur HH04koek 16:40ean “animalien zirkua” ikuskizuna egin behar dutela erdiko aretoan.
Horretarako honako arroparekin etortzea komeniko litzateke:

            -Lehoiak: Kamiseta laranja edo horia eta praka bakeroak.
            -Elefanteak: Kamiseta grisa eta praka bakeroak.
            -Tximuak: Kamiseta marroia eta praka bakeroak.

            -Pailazoak: Kamiseta gorria eta praka bakeroak.

GONBIDATUTA ZAUDETE!
    Mesedez, HH 05eko haurrak irten ondoren sartu. Ekitaldia amaitzean, haurrak Erdiko Aretoan jasoko     dituzue.








2016(e)ko otsailaren 24(a), asteazkena

MARTXAN DAUKAGU BARATZA!

Astelehen eta astearte arratsaldean landare berriak landatu genituen, kipulak, loreak, letxugak eta apioak.

GOGORATU! Baratza denen artean zaindu behar dugula!








2016(e)ko otsailaren 18(a), osteguna

6. GAIA


OIHANEKO ANIMALIAK ETA INAUTERIAK  “Dulun-dulunda, elefantea non da?..”

Seigarren unitatean ekitaldi guztiak lotzeko bidea ematen duten interesguneak bi izango dira: oihaneko animaliak eta inauteriak. interesgune horiek oinarri hartuta, hainbat jarduera egingo ditugu. Inauteriak eta haien aurreko zenbait ospakizun prestatu, oihaneko animaliak ezagutu eta zirkua ezagutuko dugu.
Gai honekin batera landuko ditugun ipuinak “Bi anaiak eta sorginak” eta “Lehoia eta kilkerra” izango dira. Landuko dugun hiztegia ondorengoa izango da:

ELEFANTEA
TXIMUA
KROKODILOA
TIGREA
LEHOIA
PAILAZOA
AURKEZLEA
DOMATZAILEA
ZIRKUA
JIRAFA
HARTZA
OIHANA
LEHOIA ETA KILKERRA
KILKERRA
XOMORROA
IBAIA
ATZAPARRAK
HORTZAK
HEGALARIA
BORROKA
ZAURITU
SENDATU
SUGEA


GAIKO IPUINA; Bi anaiak

GAIKO IPUINA: Lehoia eta kilkerra

2016(e)ko urtarrilaren 27(a), asteazkena

EUSKAL INAUTERIAK - Otsailak 5




EUSKAL INAUTERIAK(Otsailaren 5ean, barixakua)

15:15etik 16:30era kalejira eta dantza saioa plazan.
(Eguraldi txarra eginez gero, Ikastolan egingo da)



HH: “ZANPANTZAR”
■ Zintadun zakua
■ Abarka eta artilezko galtzerdiak
■ Kapela (gelan egingo da)
■ Bi masailak gorrituta