2021(e)ko azaroaren 4(a), osteguna

IKASTOLA ETA ETXEA

Pasa den astean, "Ikastola eta Etxea" izeneko gaiariari bukaera eman genion eta ostiralean, gaiarekin batera landu ditugun zenbait jardueren emaitza etxera eramateko aukera izan zuten haurrek. 

Plastikan, lan nagusi bat eraman genuen aurrera, egun batzuek behar izan ditugu gure lana osatzeko baina benetan ikusgarriak izan da, zein baino zein landuagoa. Gustura jardun ziren eta harro eraman zituzten beraien lanak, zuek, beraiekin batera goza dezazuen.






2021(e)ko urriaren 5(a), asteartea

HASIERA

Kaixo!!

Zer moduz zerate?

Zuen txikiak badaramate aste batzuek ikastolan eta egia esan, oso ondo moldatzen ari dira. Oraindik ere, zenbaitzuek egunaren tamaina ezin neurtu dabiltza baina orokorrean, guztiok gustura eta ilusioz hartu dugu ikasturte berria.

Lehenengo asteetan emozioak lantzen ibili gara, gure barrenak eta gure sentimenduak identifikatu eta emozio horiei hitza ipintzen.

Aste hauetako irudi batzuek zuekin konpartitzen ditugu ondoren. Laster arte!!