AURREKOAN ESPAZIOAREN INGURUAN IKASTEKO IZUGARRIZKO AUKERA POLITA IZAN GENUEN... EZ DAKIZUTE ZEIN INTERESGARRIA IZAN ZEN LH1 GELAKO IKASLEEK PRESTATU ZIGUTEN AURKEZPENA, ZELAKO BITXIA DEN UNIBERTSOA!
AURREKOAN TXANGO BEREZI BAT EGIN GENUEN HH5 MAILATIK! UDAZKENAREKIN LOTURA EGITEKO ETA PERRETXIKOEN INGURUAN GEHIAGO IKASTEKO ELGOIBARKO JARDUNALDI MIKOLOGIKORA GERTURATU GINEN
IKASI GENUENA HAU IZAN ZEN...
BATZUK OSO GOZOAK DIRELA!
BESTE BATZUK JATEKO EZ DIRELA EDO MODU BEREZIAN SUKALDATU BEHAR DIRA
ETA AZKENIK, BESTE BATZUK BERRIZ OSO ARRISKUTSUAK DIRELA, KONTUZ!
Lau egunetako etena egin ondoren berriz ere martxan gara pasa den astean hasi genuen gai berriarekin. Oraingoan, gure herriko erdigunean dauden dendak ezagutzera irten gara. Erosketak egiteko erabiltzen ditugun ohiko dendak bisitatu eta bakoitzean zein produktu saltzen duten ikusteko aukera izan dugu: barazkiak, fruta, arraina, okela, ogia, arropak, botikak...
Eta...ibilalditxoa egin ostean, gelan gaiari loturiKo lantxo batzuek egin behar izan dituzte gure protagonistek. Horra hemen irudiak:
Emanaldi ostean "Nire Gorputza" gai berriari ekin diogu. Gure gorputza ezagutu eta gorputzeko atalak identifikatzea izango da helburu nagusia. Horretarako jarduera desberdinak burutzen hasi gara oinarrizko konpetentziak nahiz zeharkakoak landuz.
Abenduaren 18an, ostiralean, San Sebastian eguna ospatu genuen, danbodarra eder batekin. HH 03-05eko ikasle guztiak Erdiko Aretoan elkartu ginen. Hementxe gelako eta Erdiko Aretoko argazki batzuk:
Aste hontako proiekturako proposamena, familientzako erakustaldi pedagogikorako proiektua da. Karpa handi bat egiten hasi gara denon artean! Erdiko aretoa apaintzen hasi gara!
Zer moduz joan dira oporrak? Oporren bueltan lanerako gogoz itzuli gara. Lehenengo astean, gai berriarekin hasi gara. Orain lantzen garen gaia NEGUA da, eta honekin batera GIZA GORPUTZA. Ipuina entzun ondoren, lehenego astean, bertako pertsonaia margotu genuen, Mari Kanela.
Eta matematika-logikan, olentzerok ekarritako jolas ezberdinekin nola jolasten den ikasi dugu, memoria eta arreta landuaz.