2018(e)ko azaroaren 20(a), asteartea

BERDINAK EDO EZBERDINAK

Zuhaitzetako hostoak ezagutu eta landu ondoren, mate-logikako proiektuan hosto berdinak bakarrik borobildu ditugu, berdeak direnak. Hona hemen argazki batzuk.





UDAZKENA

Azaroarekin batera, "UDAZKENA" gaiari hasiera eman diogu. Aurreko aste hauetan, esperimentazio eta plastika txokoan gure gelako basoa sortzeko prozesua egin dugu. Zuhaitz ezberdinak ezagutu eta beraien hostoak margotu ditugu, baita perretxikoak ere.





Hona hemen nolako baso ederra egin dugun!!



2018(e)ko azaroaren 17(a), larunbata

FORMA GEOMETRIKOAK

Oraingoan, bloke logikoak bitarteko, haurrek, guk esandako jarraibideak jarraitu behar izan dituzte. Binaka ipini ditugu eta beraien artean adostu eta hitz egiteko gobidapena luzatu zaie. Binaka... guk agindutako ezaugarrien arabera, bloke logikoak sailkatu eta uztai barruan sartzea eskatu zaie eta azkenik, egindakoaz pentsatu eta akatsak zuzentzea. Erronka handia izan da eta bati baino gehiagori konplikatu zaio eginbeharra. Benetan,...interesgarria!







2018(e)ko azaroaren 7(a), asteazkena

GOMETSEKIN ETXEA ETA IKASTOLA IRUDIKATZEN

Pasa den astean, "Etxea eta Ikastola" gaiari bukaera emateko, gometsak erabiliz etxe bat eta ikastola bat irudikatzea eskatu genien. Gustura jardun ziren eta proposamenari gogotsu erantzun zioten.
Era askotako etxe eta ikastolak sortu zituzten, izan ere bakoitzak berea egiten du, bere irudimen, nahi, gogo edo asmoak bultzatuta.
Hemen, beraien lanaren testigantza....