Oraingo honetan Ana Rubio izan da Ikastolara bere ekarpenak egitera etorri dena.
Magia egiten erakutsi digu eta zein gauza harrigarriak ikusteko eta egiteko aukera izan dugun!!!
Arratsalde zoragarria pasatu dugu!!! Eskerrik asko etortzeagatik Ana!!!
2018(e)ko apirilaren 27(a), ostirala
Udaberriarekin loturiko proiektua
Dagoeneko udaberrian sartuak garenez, lehenik eta behin, haurrei urtaro honi buruz zer dakiten galdetu diegu eta honako hauek erantzun dizkigute: eguraldi hobetzen hasten dela, loreak hazten direla...
Honi buruz hitz egin ostean, udaberriaren inguruan zer ikastea edo egitea nahi duten galdetu diegu eta garbi ikusi dugu, zerbait landatzeak eta hau nola hazten den ikusteak ilusio handia egiten diela.
Hori dela eta, proiektu polit bat pentsatu eta beraiei aurkeztu diegu. Honako eskulan hau egitea izango dute helburu, baina horretarako hainbat pausu ezberdin eman beharko dituzte.
Lehenik eta behin, gure pertsonaiari izena jarri diogu: Pepito Jauna.
Ondoren, beraiek ere buruari buelta batzuk emateko, Pepito Jauna egin ahal izateko eman beharreko pauso ezberdinen argazkiak erakutsi dizkiegu, baina desordenatuta. Beraz, matematika gunean sekuentzializazioa landuko dugu eta logika pixka bat erabilita irudi hauek ordenan jarri beharko dituzte ondorengo fitxan.
Irakurketa-Idazketa gunean aldiz, gure pertsonaiaren izena idatziko dugu eta beheko partean irudiak numeratuko ditugu eta alboan azalpentxo bat idatzi ere bai.
Azkenik, Pepito Jauna egiteko ordua iritsi zaigu. Plastika-esperimentazio gunean lehenik, pertsonaiaren gorputzeko atal ezberdinak margotu eta moztuko ditugu eta ondoren hauek basoan itsatsiko ditugu. Hau eginda daukagunean, basora lurra botako dugu eta azkenik baita belar hazi batzuk ere.
Orain itxarotea eta gure pertsonaia zaintzea tokatzen zaigu. Egunero ur pixka bat botako diogu eta ea ile zoragarria ateratzen zaion.

Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)