2017(e)ko azaroaren 17(a), ostirala

Proiektu berriak


Aste honetan 2 proiektu polit egin ditugu:

Alde batetik, inurritegiari buruz gauza mordo bat ikasteko aukera izan dugu: nolakoak izaten diren, non egoten diren, inurri mota ezberdinak egoten direla... Seguru zuen seme-alabek kontatuko zizuetela inurri erregin bat egoten dela, beste batzuk zaindariak izaten direla, inurri langile mordo bat ere egoten dela...

Beno, ba hau guztia ikasi ondoren inurritegi bat egitea pentsatu genuen. Lehenik inurri mota ezberdinak margotu eta moztu genituen. Ondoren, tenperarekin inurritegia irudikatzen saiatu ginen. Eta azkenik, inurri ezberdinak inurritegian kokatu genituen. Zein polita gelditu zitzaigun guztia!!!











Bigarren proiektuan berriz, kolore ezberdinetako hostoen bidez seriazioa landu dugu. Zein kolore tokatuko ote da berdearen ondoren??? Eta horiaren ondoren???


2017(e)ko azaroaren 7(a), asteartea

Aste honetako proiektu proposamenak

Alde batetik, plastika/esperimentazio gunean, aurreko astean mendian bildutako materialarekin esperimentatu dugu eta ondoren "UDAZKENA" idatzi dugu hosto ezberdinak itsatsiz. Hau egin eta gero, gelako gune batean jarriko dugu, gelari udazkenaren itxura ematen joateko.





Irakurketa-idazketa gunean, "UDAZKENA" jarri dugu arbel magnetikoan eta ondoren aurkitutako hosto mota ezberdinen izenak ere idatzi ditugu.



Bukatzeko, matematika/logika gunean, gaztainondoaren, platanondoaren eta haritzaren hostoak bereizten ikasi dugu eta bakoitza kolore ezberdin batekin inguratu dugu.

Hostoak biltzera irteera

Udazkena gaiarekin hasiak gara eta zer hobeto Ikastola ondoko menditxora irteera bat egitea baino, hostoak, gaztainak, ezkurrak... biltzera. Bildutako guztia, hurrengo astean proiektu proposamen ezberdinak egiteko aprobetxatuko dugu!