2017(e)ko azaroaren 17(a), ostirala

Proiektu berriak


Aste honetan 2 proiektu polit egin ditugu:

Alde batetik, inurritegiari buruz gauza mordo bat ikasteko aukera izan dugu: nolakoak izaten diren, non egoten diren, inurri mota ezberdinak egoten direla... Seguru zuen seme-alabek kontatuko zizuetela inurri erregin bat egoten dela, beste batzuk zaindariak izaten direla, inurri langile mordo bat ere egoten dela...

Beno, ba hau guztia ikasi ondoren inurritegi bat egitea pentsatu genuen. Lehenik inurri mota ezberdinak margotu eta moztu genituen. Ondoren, tenperarekin inurritegia irudikatzen saiatu ginen. Eta azkenik, inurri ezberdinak inurritegian kokatu genituen. Zein polita gelditu zitzaigun guztia!!!











Bigarren proiektuan berriz, kolore ezberdinetako hostoen bidez seriazioa landu dugu. Zein kolore tokatuko ote da berdearen ondoren??? Eta horiaren ondoren???


2017(e)ko azaroaren 7(a), asteartea

Aste honetako proiektu proposamenak

Alde batetik, plastika/esperimentazio gunean, aurreko astean mendian bildutako materialarekin esperimentatu dugu eta ondoren "UDAZKENA" idatzi dugu hosto ezberdinak itsatsiz. Hau egin eta gero, gelako gune batean jarriko dugu, gelari udazkenaren itxura ematen joateko.





Irakurketa-idazketa gunean, "UDAZKENA" jarri dugu arbel magnetikoan eta ondoren aurkitutako hosto mota ezberdinen izenak ere idatzi ditugu.



Bukatzeko, matematika/logika gunean, gaztainondoaren, platanondoaren eta haritzaren hostoak bereizten ikasi dugu eta bakoitza kolore ezberdin batekin inguratu dugu.

Hostoak biltzera irteera

Udazkena gaiarekin hasiak gara eta zer hobeto Ikastola ondoko menditxora irteera bat egitea baino, hostoak, gaztainak, ezkurrak... biltzera. Bildutako guztia, hurrengo astean proiektu proposamen ezberdinak egiteko aprobetxatuko dugu!













2017(e)ko urriaren 24(a), asteartea

2017(e)ko urriaren 9(a), astelehena

IKASTURTE BERRIA

ONGI ETORRIAK 2017-2018 IKASTURTEKO BLOGERA


AURTEN 2013AN JAIOTAKO IKASLEEN ARGAZKIAK, HORIENTZAKO GOMENDIOAK... IZANGO DITUZUE IKUSGAI BERTAN.


HASIERA EMATEKO HONA HEMEN IKASTURTE HASIERAKO TALDE ARGAZKIAK.

HH04A


HH04B


HH04C







2017(e)ko ekainaren 14(a), asteazkena

Itsasoaren murala!

Azken aste hauetan itsasoa gaia lantzen ari gara. Estanisek gai honi sarrera eman zion eta itsasoari buruzko gauza ezberdinak ikasten ari gara.
Aste honetako proiektu proposamenetan hiru gauza egin ditugu. Eta badakizue zein zen bat? Mural handi bat egin eta hau apaindu dugu!!

Lehenengoko uretan bizi diren animalia ezberdinak margoztu ditugu, ondoren moztu eta azkenik muralean itsatsi ditugu.Horrela ikasi dugu itsas maskorrak itsasoan behean egoten direla eta ez ur azalean, marrazoak eta arrainak itsasoan goian zein behean egon daitezkeela, karramarroak ere hondarretan egoten direla, olagarroak 8 hainka dituztela....
Ikusi duzue zein polita geratu den? Denon artean egin dugu eta orain gure gelako horma askoz ere politagoa da!


Laster laster itsasoa gelako paretan ikusi beharrean gertutik ikusiko dugu, badator uda eta!