2016(e)ko martxoaren 15(a), asteartea

LANBIDEAK EZAGUTZEN ...

Gaur goizean lanbideak ikustera joan gara. Horretarako, herrian zehar bueltatxo bat eman dugu. Hementxe dituzue ateratako argazkiak.





Ez pentsa lanik egin ez dugunik! Ikusitakoarekin hau da bete dugun fitxa.




2016(e)ko martxoaren 3(a), osteguna

7.GAIA



OGIBIDEAK “Zertan? Lan eta lan”
Zazpigarren unitatean ekitaldi guztiak lotzeko bide ematen duen interesgunea lanbideei dagokiona da. Interesgune hori oinarri hartuta, hainbat jarduera egingo ditugu. Lanbideak aztertuko ditugu, tartean gurasoen eta aitona-amonen lanbideak ere izendatuko ditugu.
Zazpigarren gaiarekin batera landuko dugun ipuina “Martin txiki eta basajaunak” izango da. Landuko dugun hiztegia ondorengoa izango da:


MARTIN TXIKI
BASAJAUN
ARGIKETARIA
AROTZA
ASTRONOMOA
BASERRITARRA
BULEGARIA
DENDARIA
EHIZTARIA
ERLOJU ZAHARRA
ETXEKOANDREA
GARBITZAILEA
IGELTSEROA
INPRIMAGAILUA
IRAKASLEA
JOSTUNA
KANELOIAK
LANABESAK
LAPURRA
MEDIKUA
MEKANIKARIA
ORDENAGAILUA
PERU
SUHILTZAILEA
SUHILTZAILEEN KAMIOIA
SUTEA
SUKALDARIA
TERMOMETROA
TOMATE POTOA



GAIKO IPUINA: Martin txiki eta basajaunak.

IKASTOLAKO ZIRKUA!

GOGORATU! Gaur HH04koek 16:40ean “animalien zirkua” ikuskizuna egin behar dutela erdiko aretoan.
Horretarako honako arroparekin etortzea komeniko litzateke:

            -Lehoiak: Kamiseta laranja edo horia eta praka bakeroak.
            -Elefanteak: Kamiseta grisa eta praka bakeroak.
            -Tximuak: Kamiseta marroia eta praka bakeroak.

            -Pailazoak: Kamiseta gorria eta praka bakeroak.

GONBIDATUTA ZAUDETE!
    Mesedez, HH 05eko haurrak irten ondoren sartu. Ekitaldia amaitzean, haurrak Erdiko Aretoan jasoko     dituzue.