2015(e)ko abenduaren 15(a), asteartea

GABONETAKO ZUHAITZA



Hasi gara gure Gabonetako zuhaitzak egiten. Hona hemen nola emandako urratsak:

1.- Zuhaitzaren forma egin paper handi batean:


2.- Berrerabiltzeko aldizkariak eta egunkariak hartu eta guraizak erabiliaz zati ezberdinak moztu:


3.- Moztu ditugun zatiak paperean itsatsi:






4.- Aldizkari eta egunkari zatiak itsatsi ondoren, lehortzen utzi:




5.- Apaingarri ezberdinak jarri zuhaitzari:










2015(e)ko abenduaren 13(a), igandea

BADATOZ GABONAK



Kaixo familia,

Gabonak izateko egun gutxi falta direnez, gure ikasgelak apainduko ditugu, horretarako, "Txirritx-en eskutitza" jaso duzue etxean eta bertan eskatutakoa oso ondo egin duzuenez, zuek ekarritako berrerabiltzeko gauzak erabiliko ditugu ikasgelak apaintzeko.

Adibidez, honelako zuhaitz bat egingo dugu:


2015(e)ko abenduaren 11(a), ostirala

OLENTZERO ETA MARIDOMINGI IKASTOLARA DATOZ!!



Familia agurgarria:
Datorren abenduaren 18an, ostirala, Olentzeroren eguna ospatuko dugu.  Egun horretan, zuen seme-alabak baserritarrez jantzita etortzea eskertuko genizueke.

OHARRA: Norbaitek baserritar jantzirik lortuko ez balu, galtza bakeroak, alkandora zuria eta zapi batekin etortzea nahikoa izango litzateke.
Aldez aurretik eskerrak emanez,

HHko eta LHko TUTOREAK













2015(e)ko abenduaren 4(a), ostirala

ERAKUSKETA

Kaixo lagunak!!!


Hementxe dituzue abenduaren 1ean egin genuen erakusketako 
hainbat argazki.


**********************


**********************